Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak kontratua luzatu die Ainhoa Etxeberria eta Mirene Moreno jokalariei, ondorioz, Guerreras Iberdrola Ligan debuta egin ostean, emakumezkoen eskubaloi gorenean jokatuko dute beste urtebetez gutxienez.

Bizitza antzekoak daramate batak eta besteak. Zilarrezko mailan urteak eman eta gero, 2019eko irailean egin zuten debuta Guerreras Iberdrola ligan. Biek laster 22 urte beteko dituzte, Ainhoa Etxeberria oiartzuarrak Bilboko San Adrianen hiru urte egin zituen eta, Mirene Morenok Zilarrezkoan herriko Errotabarri Ermuan. Eta biek goi mailako lehiaketa goi  mailako ikasketekin uztartzen dituzte, Etxeberriak Medikuntzako laugarrena egin du eta Morenok, Gizarte Heziketa. Lan oparoa eginez akademikoki ere helburuak bete dituzte, halere, gipuzkoarrak onartu du “azken hilabete hauetan eskubaloiaren beharra sentitu dut ikasketen burubelarri nengoelako, ihesbidea nagusia baita niretzat eskubaloia”. 

Kontratua berriekin poztasuna agerian da bi jokalariengan. Etxeberriak “ikasten jarraitu nahi dut”, izan ere, bere ustez “Ligako jokalaririk onenak taldekideak dira eta taldeari ahal dudan moduan lagundu nahi diot”. Moreno “oso pozik nago” eta gehien azpimarratu duena da “taldeak nik jarraitzea nahi du eta pertsonalki eboluzio gisa ikusten dut”.

Guerreras Iberdrola ligan izandako debutaz, gipuzkoarrak eta bizkaiatarrak bat egin dute esanez “fisikoki, taktikoki eta psikologigoki” nabaritzen dela aldea. “Aurten intentsitate handiko urtea izan da baina ilusioz betea” dio Morenok “beti irabaztea helburu duen taldea batean egonda lana arlo guztietan handiago da”. Etxeberriak gaineratu du “denboraldi aberatsa izan da” eta eskertu nahi izan dio taldeari “gauza zailena errazago egiteagatik”. Zentzu honetan, taldekideekin gustora daude. Terésen lesioa dela eta, abendutik Etxeberriak pibote lanak egin zituen. “Esperientzia oso ona izan da, nahiz eta hasieran frustragarria ere izan” onartu du. “Halere, Nekane eta Eli bezalako irakasleekin asko ikasi dut”. Bestetik, Moreno Sara Gilen ondoan aritu da. “Nire hobekuntzan eragin handia izan du berak. Esperientzia, taldean duen papera, gauza asko erakutsi dizkit, badakigu zer nolako kalitatea duen eta oso pozik nago berarekin lanean” aitortu du.

SUPER AMARA Bera Beraren “anbizioa” nabarmendu du Morenok “entrenaldi bakoitzean, partida bakoitzean eta taktika solasaldi bakoitzean ikusten dena”. Horregatik, ez du zalantzarik egin adierazteko “hurrengo denboraldiko helburuak berdinak izango dira, Estatuko titulu guztiak lortzen saiatu eta Europan multzoen fasera iritsi”.

 Ligako tituluarekin pozik dira Ainhoa Etxeberria eta Mirene Moreno. Oiartzuarrak dio “pistan taldekideekin ospatzea falta izan zait lorpenaren jabe egin ahal izateko”. Eta hurrego denboraldian jarri dute arreta. Taldekide gehienak eta liga behin ezagututa “entrenaldi sistema, irabazteko mentalitatea eta jokuan konpenetrazioan nabarituko dugu” aipatu ditu Morenok.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores