Aurreneko adierazpenetan, SUPER AMARA Bera Beraren “proposamena ametsa izan da niretzat” onartu du Malena Cavok. “Ikusi eta jarraitu dut taldea hau Argentinatik eta ezin dut sinetsi haren partaide izan behar naizenik, beraz, oso pozik nago” adierazi du Buenos Aireseko jokalariak.
SUPER AMARA Bera Berak 21 urteko argentinar internazionala fitxatu du 2020-21 denboraldirako. “Bete nahi izan dudan ametsa da”, halere, onartu du “erabakia hartzen asko kostatu zaiz, gaztea naizelako eta nire gurasoak eta ahizpekin bizi naizelako eta haren hutsunea sentituko dut”.
Malena Cavok 2018ko abenduan egin zuen debuta Argentinarekin eta Mundiala jokatu zuen 2019an (ikus bideoa). “Selekziora azkar moldatu nintzen, aurretik asko entrenatzen aritu ginelako eta lagungarria izan zen”. Taldekide gehienak Europan jokatzen dute, “kanpoan daudenen eta gure artean alde handia dago” onartu du, “han profesionala da, hemen baino garrantzi handiago ematen zaio” argudiatu du alboko ezkertiarrak. Hori dela eta “kanpora joateko” beharra sentitu du “nazioarte mailan esperientzia hartu, eskubaloia profesionalki bizi, preolinpikoa prestatzeko lagunduko nauena”.
Urruti egon arren, Malena Cavok badaki SUPER AMARA Bera Berak “defensa indartsua duela, erasoan aukera asko dituela eta pistara ateratzen diren jokalari guztiak maila ematen dute”. Eta ziur adierazi du “joku azkarrera moldatuko naiz selekzioan hori bera landu dugulako”. “Ea denborarekin, entrenaldietan, konfiantza hartzen dudan eta pistan eroso sentitzen naizen” eskatu du.
Cavok “jokalari indartsu eta sutsu” gisa aurkeztu du bere burua. “Munduko ezkertiar guztiak bezala Nora Mørk da nire erreferentzia” dio barre eginez.
Azkenik, bere ustez inportanteena da ahalik eta azkarren “taldera moldatzera” eta helburuen artean “bertako txapeldun guztiak irabazi eta Europan urrutira iritsi” aipatu ditu. Pertsonalki “jokalari gisa hobetu, ikasi eta %100 emateko guztia aprobetxatu”.