Espainiako Eskubaloi Federazioak All Star 2019-20 osatze aldera finkatu diren hamaika arlo bakoitzerako jokalarien zerrenda ezagutzera eman du gaur eguardian, bertan SUPER AMARA Bera Berako bost jokalari eta Imanol Álvarez entrenatzailea direlarik.
Guerreras Iberdrola ligako entrenatzaileen iritzia jaso ostean osatu da zerrenda, postu bakoitzako hiru aukera eman zutelarik. Hortaz, SUPER AMARA Bera Berako bost jokalarik gainditu dute aurreneko baheketa: Maitane Etxeberriak, Adriana Cardosok, Silvia Arderiusek, Renata Arrudak eta Elisabet Cesáreok, azken bi hauek bi arlotan.
Guerreras Iberdrola Ligako MVP delako saria lortzeko SUPER AMARA Bera Berako atezain Renata Arruda, Elcheko hegalari Jennifer Gutiérrez eta KH7 BM Granollerseko alboko Giulia Guariero dira izendatuak.
Bestetik, atezain onena arloan, Rocasako Silvia Navarro eta Mecalia Atlético Guardés Marisol Carratú argentinarrarekin lehiatu beharko du Renata Arrudak. Cardosok eta Etxeberriak bat egin dute Isabelle Medeiros, Rincón Fertilidadeko brasildarrarekin eskuin hegalari onena izateko. Bestetik, Silvia Arderius zentral moduan aukeratu dute Carmen Campos (Guardés) eta Cecilia Cachedarekin (Liberbank Gijón) eta Elisabet Cesáreok bi izendapen ditu: piboterik onena Ainhoa Hernández (Zuazo) eta Kaba Gassamarekin (Granollers) eta defentsarik onena África Sempere (Guardés) eta María Floresekin (Elche).
Entrenatzaile onenen artean dira Imanol Álvarez, José Ignacio Prades (Mecalia Atlético Guardés) eta Joaquín Rocamora (Elche).
All Star 2019-20 zalegoen esku geldituko da, gaurtik ekainaren 8ra bitartean bozkak jasoko direlarik Espainiako Federazioak ireki dituen bost bideetan: Federazioko aplikazioa %60ko portzentajea duela, twitter (%10), Facebook (%1%), Instagram (%10) eta Youtube (%10).
Informazio gehiago: Espainiako Eskubaloi Federazioa