Bera Bera

Select your language

Imanol Álvarezek pibota postua ziurtatuta dauka kontratua urtebete luzatuta Nekane Terés taldean jarraitu duelako, SUPER AMARA Bera Beraren defentsan ere zutabe nagusiena den jokalaria.

2021era arte kontratua duen Elisabet Cesáreorekin bat egingo du berriro ere pibota nafarrak. Terések “oso pozik” dagoela onartu du “bi aldeek gustora gauden seinale”. 28 urterekin,  SUPER AMARA Bera Berarekin hiru denboraldi egingo digu, orain arte 55 partida eta 102 gol sartu duelarik. 2019-20an ez bezala, non Terések 42 partidak jokatu zituela, aurtengo denboraldia “motza” egin zaio, menisko lesioa jasan zuelakoa eta pistatik at hiru hilabete eman zuelako. “Urrian izan zer, ondo konpontzen ari ginela” gogoratu du,”gogorra izan zen” onartu ere bai. Eta zoritxarren “behin errekuperatu nintzela, minutuak hartzen ari nintzela eta fisikoki ondo nengoela Alarma Egoera ezarri zen eta guztia gelditu zen”.

Halere, Terések uste du “denboraldia oso positiboa izan da”. Bere esanetan “aldaketa asko eta lesioak izan arren taldeak guzti hori gainditu eign du, horrek esan nahi du lan ona egin dugula eta goian ere lan ona egin dutela”.

Andosillako jokalaria bigarren ligaren jabe egin da, aurrenekoa Itxakorekin lortuta. “Ez dute zerikusirik batak eta besteak, jakina, eta beste bat irabaztekotan ere desberdina izango da” adierazi du . “Itxakon –jarraitu du- etorkizuneko jokalaria nintzen, orain erantzukizun handiago da, minutuetan eta taldean dudan paperean”.  

Denboraldia behin amaituta eta ekainean sartuta, Terés “fisikoki lanean jarraituko dut geldirik denbora asko egon garelako eta aurredenboraldira ahalik eta ondoen iristea komeni zaigulako”. Halere, onartu du “deskonektatuko naizela, etxera joango naiz, familia ikustera eta, ahal badut, oporretara joan”. Era berean onartu du “ez dut inoiz hainbeste gogo nire taldekideekin entrenatzako orain baino”. “Taldekideen mira dut baina abuztuan elkarrekin egongo gara” dio.

Datorren denboraldian SUPER AMARA Bera Beraren helburuaz galdetuta, Nekane Terések argi du: “estatu mailan título guztiak irabaztea”. Horrez gain, gainontzeko taldekideekin bat egin du Europa aipatzean. “Talde sendoa, indartsua eta erregularra izan behar dugu gure ligako baino talde indartsuagoei aurre egiteko”. Pertsonalki bere asmoa da “ez lesionatzea, guztia eman jarraitzea eta nire bertsiorik onena ematea”. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores