SUPER AMARA Bera Berak gola ziurtatu du eskuin hegaleko Adriana Cardosoren urtebeteko kontratu luzatzearekin, izan ere, azken hiru denboraldietan taldeko golegile nagusi izan baita.
Ondorioz, brasildar internazioanal sei urte emango ditu Donostian, bi boladetan bada ere. “Ez dut uste hainbeste denbora hemen pasa dudanik” dio Cardosok. Danimarkako Randers taldetik etorri zen 2012-13 denboraldian, Bera Berak aurreneko liga lortu zuenean. 2013-14 denboraldia amaitu zenean Alemaniara abiatu zen eta berriro Donostian izan genuen 2017-18an.
Cardosok ezaugarri nagusiena gola da, joku geldoan, kontraerasoan nahiz penaltiak gauzatzearakoan. 634 gol egin ditu, atzerritarren artean golegile nagusiena eta klubeko zortzigarrena. “Zenbakiak egindako lanaren fruituak dira” halere, zehaztu du “ez naiz kopuruetan fijatzen, bataz bestekoetan baizik”.
Adriana Cardoso onartu du “pozik nago beste urtebete Super Amara Bera Beran egingo dudalako”. “Etxean bezala nago, gustoko dut hau guztia, hemen jokatzea eta pozi nago taldean” adierazi du. Horrez gain, gola egiteko ardura ere hartu du. “Presioa areagotzen du baina ez dut uste hori arazoa denik”. SUPER AMARA Bera Bera 2020-21 aipatzeakoan “tituluak” hizpide jarri ditu eta “Europa urratsa eman”. “Zaila izan arren, oso esperientzi ona da”. Hurrengo urteko liga formatoa “arrarotzat” jo du eta gazteei “ardura gehiago hartzea” eskatu die.