SUPER AMARA Bera Berako María Prieto O’Mullony jokalariari Gipuzkoa Poliklinikan hernia diskaleko ebakuntza egin diote.
Jokalari berak taldekideei eta klubari adierazi bezala, antza, “guztia oso ondo atera da”. Ebakuntza ostean, O’Mullonyk “oso ondo eta oso pozik” dagoela esan du.
Zamorako alboko internazioalak errekuperazio prozesu luzeari ekingo dio laster, halere, hernia diskala sortarazten zuen mina eta sufrimendua atzean utziko du. O’Mullonyk badaki zer den errehabilitazio egoeran hainbeste denboran, izan ere, iaz lotaitu gurutzatua eta menisko ebakuntza egin zioten, martxotik azaroara bitartean bajan egon zelarik. Kasu honetan, sei hilabeteko epea espero dute, ondorioz, 2021eko urtarrilean berriro pistan egotea da helburua.