Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak kontratu berritzeak iragartzen jarraitzen du eta oraingo honetan Sara Gil jokalariarena ezagutarazi du, hau ere bi urtekoa izango delarik. 

Ezker hegalariak 2022ra arte luzatu duten jokalari multzoarekin bat egin du: Arrojeria, Etxeberria eta Boada. Horrela, Porriño taldetik Donostiarra 2018ko abenduan iritsi zen kataluniarrak SUPER AMARA Bera Berarekin lau denboraldi egingo ditu.

Erregulartasuna da Gilen ezaugarri nagusiena. SUPER AMARA Bera Berarekin Barakaldon jokatu zuen lehen partidatik ez du deialdi bat bera ere galdu, Imanol Álvarezek birritan mantendu du eserlekuan atera gabe arazo fisikoak tarteko. Hau da, 14 hilabeteean Guerreras Iberdrola Ligako 30 partida jokatu ditu, Kopako bost, EHF Cupeko multzoen fasea eta aurtengo denboraldiko lau, guztira 45. Cardoso atzetik taldeko bigarren golegile nagusiena izan da SUPER AMARA Bera Berarekin aurten jokaturiko 21 partidetan, 82 gol eginez, Ligan 62.

Sara Gil “oso gustora” dago SUPER AMARA Bera Beran. “Oso proiektu ona eta sendoa dute, bi urtez sinatzea proiektu honen partaide izatea da eta ikasten jarraitu” komentatu du gaineratuz “erabakia erraza izan da”. “Minutu asko ditut, esperientzi gehiago hartu nahi dut eta taldean eta entrenatzaileekin oso gustora nago” adierazi du.

Bere ustez, denboraldia “oso positiboa da”. “Taldea bikain aritu da, aldeak kudeatzen jakin izan du eta besteetan iraultzen ere bai”. Barakaldiko Kopa ostean, Sara Gilek lehenengo liga irabazi du. “Emozioz beterik nago esta oso pozik, nahiz eta egoeragatik ezin izan dugu ospatu”.

Pertsonalki bere burua “oso ondo ikusi dut”. “Asko ikasten ari naiz, teknikoki eta taktikoki hobetzen eta hegalean ardura hartzen”. Mirene Moreno jokalariarekin osatu du hegalekoa eta “berarengandik ere asko ikasi dut” aitortu du. “Ezker hegalekoak ondo funtzionatu du” azpimarratu du.

2020-21 denboraldiaz  Sara Gilek abantaila ikuste du “taldekide gehienak jarraitzen du eta jarraipena emango diogu jokuari”. Horregatik, “oso denboraldi ona egiteko aukera dugu”. “Taldeak erantzuten badu titulua helburua izango da” ahaztu gabe “EHFn paper ona egitea ere bai”. SUPER AMARA Bera Berarekin multzoen fasea jokatzeko fitxatu zuen Gilek. “Asko disfrutatu genuen” aitortu du. “Bertara irits gaitezke baina lan itzela egin behar dugu” ohartarazi du.

Goreneko selekzioa “urruti” ikusten du Gilek. Horregatik “nire jokua hobetu, lan ona egin behar dut eta deitzen banaute zoragarri izango da baina beti nire taldean pentsatzen”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores