Manuela Pizzo Argentinar internazioanala SUPER AMARA Bera Beraren 2020-21eko denboraldiko plantillan izango da, ondorioz, , Imanol Álvarezek defentsan oinarrizko jokalari bat lotu du.
Gaur Argentinaruntz abiatuko dena eta berrogeialdia burutu beharko duena, eskarmentu handienetakoa izango da Pizzo, izan ere, azaroan 29 urte beteko baitu (Menéndez baino egun bat gazteago izanik). “Rocasan ez nintzen beterana sentitzen baina iaz Bera Beran bai” onartu du. “Aldaketa handia da, orain esperientziatik tokatzen zait, eskarmentua –jarraitu du. Taldeari are eta gehiago lagundu, gazteei, ongietorria” gaineratu du.
Kontratua berritzeaz, Pizzok dio “oso pozik nago datorren denboraldian talde handi honetan egongo naizelako, Espainiako eskubaloi gorenean”. “Nire kirol ibilbiderako oso positiboa da” gaineratu du. Donostian izan duen esperientzarekin “pozik” dago “ezagutu dudan hiri politenetarikoa da eta eroso nago bertan eta taldean ere bai. Hondartzak eta gastronomía dut gustoko gehien”.
Ligaz, alboko jokalariak “denboraldia jokatzen bukatu nahi genuen”, halere onartu du “Munduko egoera zaila da eta osasuna dela lehentasuna”. Era berean uste du “merezi genuen Txapeldun izatea”, bere ustez denboraldia “bikaina izan da” eta “plantillaren oreka” azpimarratzen du, “denek jokatzeko aukera dugu eta kalitatea dugu partida zailak ateratzeko”. Bere ustez, “liga irabaztea garrantzitsua da Europari heltzeko, pena da Txapeldunen ligan ez egotea baina urte honetako esperientzia eta Bera Berak duen eskarmentua lagungarri izango dira datorren urten multzon fasera iristeko European Leaguen”.
Pertsonalki, Pizzo dio “oso eroso sentitu naiz taldean, oso azkar moldatu naiz bertara”. Defentsako lana izan da hizpide “dudan guztia eman dut eta pozik noa datorren urte hobea izan daitekelako”, nahiz eta onartu “erasoan ekarpen handiagoa egitea gustatuko litzaidake, halere, emandakoak baloi izan du”.
Argentinarrak uste du “denboraldiko unerik onenean negoen azken partidetan eta pena da horrela amaitzea”. Horrez gain, uste du “hemen asko ikasi dut eta jokalari gisa hazi egingo naiz plantilla orekatua delako”, horregatik, uste du beste urtebete elkarrekin egonda “talde gisa sendotuko gara, denboraldi ona izan daiteke”. Azkenik, Kopa irabaztea espero du “falta zaidan titulua delako”.