Bera Bera

Select your language

Ezker alboko Laura Hernández elxetarra fitxatu du SUPER AMARA Bera Berak 2020-21 denboraldirako. Elche taldean hezi eta hazia, eskubaloin hasi eta Ohorezko mailan zazpi denboraldi egin duenarekin, urratsa ematea erabaki du eta donostiarrekin sinatu “Ligako talderik profesionalena delako eta anbizio handia erakusten duelako”.

Datorren astean 23 urte beteko duen Laura Hernándezek 150 partida baino gehiago jokatu ditu emakumezkoen eskubaloi elitean, Ligan eta Kopan, 700 gol baino gehiago sartuz. SUPER AMARA Bera Berako Imanol Álvarezek dio “lan ezberdinak egin ditzake”, izan ere, erasoan nahiz defentsan aritzen da, ezker albokoan eta hegalean, bertan jokatzen hasi baitzen, nahiz eta jokalari berak aitortu duen “albokoan erosogo nago orain”. Elche taldeak burutzen duen jokua ez du zerikusirik SUPER AMARA Bera Berak egiten duenarekin baina elxetarrak argi du “lan egitera nator, guztia emate eta jokura ahalik eta azkarren moldatzea nahi nuke, erasoan eta defentsan laguntze aldera”.  

Elx uztea “erabaki zaila izanda, nire bizitzako taldea baita, jokalari gisa eta pertsona gisa hezi naiz bertan”. Bere ustez aurtengo denboraldia “nik bizi dudan onena izan da”. “Talde sendoa genuen –jarraitu du- joku ona egin dugu nahiz eta jakin Bera Bera harrapatzen zaila zela beti besteak baino koska bat aurrerago dagoelako”. Horregatik “taldeak egindako lanarekin oso pozik nago” eta triste aitortu du “horrela bukatu izana”. “Jokatzea nahi genuke baina ziurtasunik gabe denboraldia bertan behera uztea zen erabaki zuzena” gaineratu du.

Etxeberria eta Cesáreo, aholkulari

Laura Hernándezek SUPER AMARA Bera Beraren proiketuaren aldek apustua egin du “azken urte hauetan oso la nona egin duelako, plantilla bikaina du, jokalari gisa hobetzen lagunduko didana”.

Valentziarrak onartu du aholkua eskatu duela Donostian. “Gehien hitz egin dudan pertsonarekin Maitane izan da, akaso erabakia hartzeko edo aholku bila. Selekzioe ezberdinetan urte askotan egon gara elkarrekin –kinta berekoak dira- eta pozik nago orain bere taldekidea izango delako. Elirekin ere hitz egin dut eta erabakia hartzen lagundu dit”.

Eskubaloian duen eskarmentuaz haratago, Hernández oinak lurrean ditu, izan ere, hasieran argi duelako “helburu nagusiena taldeari egokitzea da, guztia eman, lan asko egin nigan espero dena emateko eta nire ekarpenarekin talde hau are handiago egin”.

Hernándezek azpimarratu du SUPER AMARA Bera Beran “helburu garbiak dituen taldea da, anbizio handia erakusten du eta hori oso positiboa da”. Horregatik “lan asko egiteko” konpromisoa hartu du eta, era beran, onartu du “Europan jokatzeko ilusio handia dut oraindik ez dudalako egin”. “Ilusio handiko erronkak dira eta hasteko irrikan nago” azpimarratu du.

Jubenil (6), junior (33) eta goreneko (4) internazioanala izan arren, Laura Hernándezek dio “ez nago obsesionaturik”, halere aitortu du “ametsa dela eta gerturatzea nahi nuke”.

Erizain bezala, Laura Hernándezek Covid 19 pandemiak eragin dituen “egoera gogor batzuk ikusteko” aukera izan du. Horregatik ohartarasi du “lana gelditzzen da gaixotasuna gainditzeko”, halere, onartu du “gauza batzuk ondo egin ditugu, urratsak eman ditugu” eta horregatik dio “gaixotasuna gaindituko dugu”.

Argazkiak: Juan Antonio Garaikoetxea

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores