Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioako Aholku Batzordeak telematikoki gaur arratsaldean egindako bileran Guerreras Iberdrola Ligak orain arte jokatutako errespetatzea erabaki du, ondorioz SUPER AMARA  Bera Bera txapeldun izendatu du, sei jardunaldien faltan partidarik galdu gabe zegoen liderra, alegia.

Espainiako Eskubaloi Federazioko Aholku batzordeak horrelako erabakiak hartzeko gaitasuna du eta, besteak beste, denboraldia bertan behera uzteaz gain jaitsierak ez ezartzea eta igoerak bermatzea adostu ditu, hau da, Zilarrezko Mailako multzoko talde bat: Lanzarote Puerto del Carmen (A multzoan), Santanderreko Atlántico Pereda (B multzoan), Balonmano Morvedre (C multzoan) eta Adesal Córdoba (D multzoan). Ondorioz, datorren deboraldian Guerreras Iberdrola ligak 16 talde izango ditu. Kopari dagokionez, berriz, ahal izanez gero 2020ko abenduaren 31n ospatuko litzateke.

Covid-19 ak sortutako osasun krisialdiak Guerreras Iberdrola liga etetea eragin zuen. Martxoaren 7an izan zen azken jardunaldia., 16. hain zuzen. Une horretan  SUPER AMARA Bera Bera líder bakarra zen 30 puntu lortuta, partidarik galdu gabe, lau puntuko aldea ateratzen ziola Elche taldeari, liga amaitzeko sei partida gelditzen zirelarik. Ohorezko mailan 30 urte hauetan aurreneko aldia da donostiarrak partidatik galdu gabe iristen zirela 16. Jardunaldira.

Aholku batzordeak ere ontzat eman du sailkapena Europarako taldeak zehazteko, horrela, SUPER AMARA Bera Bera eta Elche European League delako lehiaketa berrian arituko dira, Mecalia Atlético Guardés eta Liberbank Gijón, aldiz, EHF Cupean (orain arte Challenge Cup izandakoa).

Ligako seigarren titulua

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Rocasaren lekukoa hartuko du. Gipuzkoarrentzat Ligako seigarren txapela da: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2018an lortutakoaz gain eta Federazioko zerrendan bigarren gelditzen dira bakarrik, Mar Valencia talde historikotik urruti oraindik, 27 lortu baitzituen. 2012ko irailean Superkopa eskuratu ostean, Bidebietako taldeak gutxienez garaikur bat eskuratu du urtero, guztira 19 titulu eskuratu dituzte donostiarrek: 6 Liga, 6 Kopa eta 7 Superkopa.

“Poz handia”

Espainiako Federazioko Aholku Batzordeak hartutako erabakiak “poz handia” eman diola onartu du SUPER AMARA Bera Berako arduradun Tati Garmendiak. Bere ustez “uztaila bukaeratik daramagu lanean, hilabete asko dira eta lehiaketako ia %75a osatuta, gehiegi liga baliogabe uzteko moduan”. Era berean, aipatu nahi izan du “nahiago genuen pistan irabaztea baina taldea bolada onean zegoen, partidarik galdu gabe eta nire ustez ondo merezita lortu dugu txapelketa”. “Telematikoki ospatuko dugu eta elkarrekin egoteko aukera izango dugu” gaineratu du.

Bestetik, Imanol Álvarez entrenatzaileak bat egin du esanez “Liga beste era batera lortzea nahi genuen, pistan alegia eta ospatu ere ezin dugu behar bezala egin elkarrekin ezin garelako egon”. Halere, bere ustez denboraldian “lan itzela burutu dugu eta erregularra izan da”. Horregatik dio “norbaitek irabaztekotan guk merezi izan dugu gehien, ohiko modurik izan ez arren”. 

Imanol Álvarezentzat ligako bigarren titulua da, aurrena 2014ean zelarik. Ondorioz, Donostiako taldearekin seigarren titulua lortu du: bi liga, bi Kopa (2014 eta 2019an) eta bi Superkopa (2013 eta 2018).

Entrenatzaileak “jokalariei” eskaini nahi izan die “aurrena” txapelketa, “uztailetik lan gogorra egin dutelako, gero talde teknikoari eta klub osoari, jakina”. Azkenik, Alarma Egoeran jarraitzen dugula gogorarazi nahi izan du: “Tunelean gaudela argi printzak ikusten ditugu orain baina oraindik zailena gelditzen zaigu, normaltasunera itzultzeko urratsak, lasaiak izan behar direnak”. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores