Bera Bera

Select your language

Imanol Álvarezek joku zuzendaritza ziurtatuta izango du datozen bi denboraldietarako. Esther Arrojeria taldean jarraituko duela iragarri ostean, egun SUPER AMARA Bera Berak Emma Boada jokalariarekin 2022ra arte akordioa sinatu duela ezagutzera eman du.

Kataluniarra Bidebietan aurpegi berrienetarikoa izan da aurten eta taldearekin kontratu luzatzen aurrena. Aurrendenboraldia berak nahi zuen bezala osatu ez arren, Emma Boada partida guztietan aritu da, Superkopa barne, SUPER AMARA Bera Berak jokatu dituen 21 norgehiagoketan, alegia. Partidaz partida lehenengo lerroan sendotu du bere lekua, Europako Corona Brasov taldearen aurka jokatutako partidak nabarmentzekoak izan zirelarik eta Arderius nahiz Arrojeria taldekideekin osatu duen taldetxoa. “Pertsonalki pozik nago lehen urtean egindako ekarpenarekin baina jakin badakit emateko asko dudala” adierazi du zentralak. “Lesio txiki batzu zirela kausa ezin izan dut guztia eman, baina orokorren oso pozik nago” ohartaziz “onena iristear dago”. 

26 urterekin Ohorezko Mailan eskarmentu gehien duen jokalarien artean izango da kataluniarra. Castelldefelsen debutatu zuenetik Alcobendas eta Málagan ari zen zentrala. “Erabakia hartea erraza izan da” onartu du Emma Boadak. “Egon nahi dudan klubean egonda, -nire ustez Estatu mailan onena-, eta batez ere oso ondo banago, eskubaloirekin gozatuz, bi urtez luzatzea errazago da. Lekurik onenean nago eta proiektu honen alde aposturik egitea plazerra da”.

Boadak badaki Bartzelona, Madril (Alcobendas) edo Málagan bizitzea zen den. “Málaga eta Bartzelona antzekoak dira baina hilabeteak pasatu ahala, Donostiak harrapatu nau, agerian duen lasaitasuna gustoko dut eta naturaz inguratuta egotea”. Hori bai, “eguraldia aldatuko nioke, ohitzen banoa ere”. “Honi guztiari gehitzen badiozu taldekideekin dugun giroa lehen egunetik, guztia oso erakargarria da” gaineratu du.

Bere iritziz, “denboraldia horrela amaitzea pena handia da. Pandemiak guztiak sorpresaz hartu digu eta pena da boladari jarraipena ez ematea”. Halere, “ulertzen” du Federazioaren erabakia “orain gizarte gisa osasuna delako garrantzitsuena”. Boadak uste du “ia ezinezkoa zen jokalarien segurtasuna %100ean bermatzea, ez bakarrik koronabirusengatik, lesioak ekiditzeko ere bai, denbora asko behar den bezala ariketa fisikoa egin gabe daramagulako”.

Guerreras Iberdrola liga nola geldituko den galdetuta, Boadak uste du “Zilarrezko taldeak igotzeko aukera badute, ohorezko mailakoek ere saria merezi dute jokatu diren partidak eta gelditzen diren partiden arteko diferentzia nabarmena delako”.

“Positibotzat” jo du deboraldiaren balorazioa. “Ligan bi berdinketa baino ez ditugu utzi eta talde gisa goruntz gindoazen” nahiz eta “arantza bat” duela onartu Corona Brasov taldearen aurkako Europako kanporaketa, alegia. “Aurrerago iristea nahi genuen, akaso taldeak denbora gehiago behar zuen elkar ezagutzeko eta horrek kaltetu zigun” onartu du.

Datorren denboraldiari begira kataluniarra baikorra da “aldaketa gutxi izango ditugulako eta hori oso inportantea da”. “Horri guztiari dugun giro aparta gehintzen badiogu eta jokalari nahiz entrenatzaileek ditugun gogoak, ikasturte bikaina izango dela uste dut”. Zentzu honetan, Emma Boada “anbizio eta errealistak” diren helburuak zehaztu ditu, izan ere, “Ligan ezarri dugun ildoari jarraipena eman behar diogu baina geuri buruari gehiago exijituz” eta Europan urrats bat eman, “ea multzoen faseraino iristen garen” adieraziz.

Helburu pertsonalen inguruan, Boadak argi du “oinarrizkoa da zaintzea lesioak saihesteko, jokatzen gozatu eta, batez ere, hezi eta ikasten jarraitu. Hortik aurrera datorrena, ongietorria izan dadila”. Denboraldia 26 urterekin hasi arren, ohorezko mailan bederatzigarren denboraldia osatuko du kataluniarrak, “eskarmentu handiko jokalarien multzoan nago eta erantzukizun hori hartu behar dut gazteei eta taldekideei laguntze aldera” barneratuz. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores