Bera Bera

Select your language

Alarma Egoerak kirol jarduera gelditu badu ere kudeaketa lanek bizirik jarraitzen dute SUPER AMARA Bera Beran, batetik, osasun krisialdiak aukera emango balu lehiaketari nola heldu aztertzen eta, bestetik, hurrengo denboraldirako oinarriak sendotzen, non eskarmentua eta gazteria uztartuko diren, kasu honetan 2020-21an azken joera hau nagusi izango delarik. 

Imanol Álvarez entrenatzailearen gidaritza berretsi ostean, SUPER AMARA Bera Berak gaur publikoki egin du Alba Menéndez kapitainak beste urtebetez luzatuko duela bere hitzarmena, ondorioz, hamabigarren denboraldiari ekingo dio Bidebietan bizkarrean 8 zenbakia duenak.

Ez dago egungo plantillan Menéndezek adina urte Bera Beran, 300 partida baino gehiago jokatu dituena 28 urterekin –azaroan 29 egingo ditu-. Zarautz KEtik Donostiara egin zuen salto eta 17 urte zituela debuta egin zuen ohorezko mailan 2009-10 denboraldian. Hurrengo urtean lesio larri bat gainditu behar izan zuen, hernia diskala, baina guztiz osatu egin zen ebakuntza ostean. Izan ere, deialdian finkoa da eta 200 partida jarraian egin ditu, 2014ko irailean Guadalajaran ospatu zen Superkopatik gaur arte, birritan baino pistara ez zuen salto egin entrenatzaileek babestu nahi izan zutelako.

Menéndez apustu sendoa da. Kapitain lanetan eroso sentitzen dena, defentsari egiten dion ekarpena da bere indargunea, erasoan ezker-eskuin albokoetan mugitzen dakiena eta abiadura aprobetxatu. 669 gol sartu ditu Bera Berakin, klubeko zazpi golegile nagusienen artean kokatu delarik aurten. 

 

SUPER AMARA Bera Berak ezinbestekotzat jotzen du jokalari honen partaidetza, izan ere Menéndez emakumezkoen eskubaloian profesionaltasun irizpideak ezarri zituen belanauldiekin egoteko aukera izan zuen, jokalari horien zabaltzen zituzten baloreetan hezia. 

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores