Bera Bera

Select your language

Publikoki aurreneko urratsa eman du SUPER AMARA Bera Berak 2020-21 denboraldiari begira eta plantillaren osaketa azaltzeko orduan. Egungo entrenatzaile Imanol Álvarezi kontratua luzatu dio datozen bi urtetarako.

Bidebietan hirugarren denboraldia betetzen ari den Ermuako entrenatzaileari egindako lana aitortu dio klubak. Lider sendoa, partidarik galdu ez duena, bigarrenari lau puntuko tartea ateratzen diona Guerreras Iberdrola liga amaitzeko sei partiden falta direnean, SUPER AMARA Bera Berak ez du inoiz 30 puntu izan 16 norgehiagoka jokatuta. Zoritxarrez lehiaketa etenda dago datarik gabe Alarma Egoera luzatu delako, Kopari ere eragina diona, izan ere apirileko azken asteburuan ospatu behar zelako.

SUPER AMARA Bera Bera, hortaz, 2020-21 eta 2021-22 denboraldietarako zuzendaria aukeratu du, helburu berdinak hizpide, hau da, bertako lehiaketa guztietan aukerak izan eta Europan aurrera egin, irailean aldaketak izango dituena hiru lehiaketetan.

100. partidaren zain

Imanol Álvarezek 99 partida zuzendu ditu SUPER AMARA Bera Beran. Apiralen 4ean espero zuen egun borobila Elxen, Covid 19 osasun krisialdiak eragindako Alarma Egoerak saihestu duena.

Bidebietan burutu zuen aurreneko etapan, 36 partida zuzendu zituen (ligako 26, Kopako hiru, Superkopa eta Txapeldunen ligan, sei) hiru titulu lortuta, 28 garaipen eta berdinketa bat. Aldiz zazpi galdu zituen, horietatik sei, Txapeldunen ligako multzoen fasean Vardar, Larvik eta Podravkarekin.

Imanol Álvarez Donostiara itzuli zen 2018-19 denboraldian, Superkopa eta Kopa eskuratzeko, ligan azpitxapeldun eta Europan, EHF Cupeko multzoen fasera iritsi, paper ona burutu zuelarik. Guztira, 42 partida zuzendu zituen, 30 irabazi, bakarra berdinduta eta hamaika galduta (Europa, sei). Egungo denboraldian 21 daramazki: Ligan 16, Superkopa eta EHF Cupeko lau.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores