Bera Bera

Select your language

2019-20 denboraldiko planifikazioan 16 jokalari ageri ziren, kontutan izan da María Prieto O’Mullony lesionaturik iritsi zela. Lesioak edo selekzioetako deialdiak direla, abuztutik martxora bitartean, 21 jokalariei jokatzeko aukera eman die Imanol Álvarezek eta beste zazpi gutxienez lagunarteko batean hartu dute parte, 28 izenez osaturiko multzoa eginez.

Aurreneko arazoa laster iritsi zen, izan ere, Joku Panamerikarretan Renata Arrudak izan zuen lesioa abuztuan. Castellanos atezaina bakarrik gelditu zen Superkopan, Guerreras Iberdrola ligako hasierako lau partidetan eta EHFko bi kanporaketetan. Lagunartekoetan Álvarezek Castillo, Bermejo eta Ainhoa Larrañaga deitu zituen eta azken honek Alcobendas, O Porriño eta Brasovera egin zuen bidaia, EHF Cupean debuta eginez. Itzulera partidan ere egon zen zumaiarra, Castellanosen lesioa dela eta lehen taldera itzuli dena azken hiru partidetan Xixonen -otsailaren 22an Teledeporte- Guerreras Iberdrola ligan debuta egin zuelarik.

Suizako LK Zug taldearen aurka EHF Cupeko aurreneko kanporaketak, Gascan eta Tolosan ospatu zena, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak Europan hainbat debutari izan zituen: Eli Cesáreo –selekzioarekin baino ez- eta Ainhoa Etxeberria. Mirene Morenok Brasoven egin zuen. Gascan eta Tolosan jokatu zuen Evelyn Briones donostiarrak, gola ere egin zuelarik bigarrenean eta June Ruiz de Gauna egiakoak Usabalen ere debuta egin zuen.  

Bigarren arazoa Nekane Terés pibotaren menisko lesioa izan zen, bosgarren jardunaldian Tenerifera bidaiatu ezinik utzi zuena. Leire Momblona entrenatzen hasi zen lehen taldearekin, Elcheren aurka debuta egiteko eta Granollersen ere minutu gutxi batzuk izan zituen. Ikasketek lehentasun, etenaldian Imanol Álvarezek Ainhoa Etxeberriari pibote lanak agindu zion. Oiartzuarrak sei metrotara moldatu behar izan zuen Santo Tomas egunean ligaren bueltan eta egun horretan O’Mullonyk egin zuen debuta SUPER AMARA Bera Berarekin.

Mundialeko eteneladian ere Priscila Dos Santosek klubari alta ematea eskatu zion eta brasildarrak bi partida jokatu ditu.

Xixonen partida bikaina burutu ostean, Maitane Etxeberria baja izan da Bidebietan jokatu diren bi partidetan, ondorioz, June Ruiz de Gaunak ligan egin du debuta eta Teneriferi gola ere egiteko gai izan zen.

Hortaz, Imanol Álvarezek ofizialki 21 jokalari erabili ditu aurtengo denboraldian eta jokatu dituen 21 partidetatik (Ligan 16, Superkopa eta EHF Cupeko lau) otsailaren 8an baino –Helvetia Alcobendas Bidebietan- ez du izan plantilla osoa bere esanetara.

Halere jokalari gehiago izan dira lehen taldera hurbildu direnak, batez, ere aurredenboraldian eta abenduko etenaldian. Castillo atezaina Pereda, Merignac eta Zubileta Evolution Zuazo taldeen aurka aritu zen. Abuztuan ere Evelyn Brionesek eta Izaro Mujikak jokatu zuten eta abenduan Yune Bermejo –Oñatin bere herrian jokatu zuen-, Ruiz de Gauna, Malen Morandeira, Leire Momblona, June Del Campo, Libe Sarriegi eta Leire Arrizabalaga lehen taldearekin aritu ziren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores