Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek Espainiako Federazioari bidalitako bideo batean adierazi du “birus honi aurre egiteko modurik eraginkorrena etxean gelditzea da”.

Horregatik, Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoak gidari, SUPER AMARA Bera Berako plantillak “etxean egiten du lan”. Entrenatzaileak onartu du helburua “sasoi fisikoa ahalik eta gehien mantentzea da, zaila izan arren, lehiaketara modu onean itzultze aldera”. “Ez dira egoera errazak baina egoerara moldatu behar dugu” gaineratu du.

Ligan taldeak egin duen balorazio orokorra egin du Álvarezek “hobetzerik ia ez dago”. “30 puntu ditugu, lauko tartearekin, sei partida gelditzen direnean, zailenak akaso, baina baikorrak gara” azaldu du.  

Azkenik agur bat bidali nahi izan die “kalean lanean daudenei, ospitaletan edo supermerkatuetan”, “elkartasuna adierazi behar dugu eta aginduak bete behar dugu birusa gelditzeko modurik eraginkorrena etxean gelditzea delako”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores