SUPER AMARA Bera Berak atzo arratsaldean azken saioa burutu zuen Bidebietan, gaurtik igandera bitartean jokalariek hiru jai egun dituzte eta klubak harrobiko taldeen entrenaldiak bertan behera utzi zituen atzo itzultzeko datarik jarri gabe.
Apirilaren 4n Guerreras Iberdrola Ligak jardunaldia du teorian, zaila bada ere. Oraindik ez dira bertan behera geldituko den agindurik iritsi eta klubak lehen taldearekiko egoera aztertzeko denbora hartu zuen atzo.
Azken orduak utzi dituen albisten inguruan: Donostian kiroldegiak itxita, Euskadi osasun larrialdiko egoera, Espainian bihartik alarma egoera, klubak SUPER AMARA Bera Beraren entrenaldiak bertan behar uztea erabaki du datarik jarri gabe. Halere, Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoak egun hauetan norberak egin beharreko lana bidaliko die jokalariei.