Bera Bera

Select your language

Balonmano Salud Tenerife taldearen aurkako partidaz hainbat ondorio atera daiteke: Cardosoren 12 golak, Arruda eta Arrojeriaren sasoi ona, Terés eta Arderius errekuperatu direla, Fernandes eta Morenoren papera, eraso jokoa eta bi gipuzkoar gazteen ekarpena: Ruiz de Gauna eta Ainhoa Larrañaga.

Bidebietan SUPER AMARA Bera Berarekin bigarren partida jarraian eta oso pozik irten ziren biak, izan ere, Egiako hegaleko jokalariak gola egin zuen eta Zumaiako atezainak hiru geldiketak egin zituen.

Partidak teorian aukera gutxi eskaintzen zuen minutuak pilatzeko. Conservas Orbe BM Porriñoren aurka, Ruiz de Gaunak 45. minutua igarota irten zen baina ez zuen zorterik izan baloiarekin. Larunbatean, aldiz, hartutako lehen baloia sarera eraman zuen, Menéndezek pase bikaina jaso eta Attingre eskarmentu handiko atezainari hankapetik gola sartuz. Donostiarra da aurtengo denboraldian 19. Jokalaria gola sartzen partida ofizialean. ikus bideoa

Bestetik, Ainhoa Larrañagak Bidebietan egin zuen debuta. Brasoven penalti batean irten zen eta Alcobendas, O Porriño Guerreras Iberdrola ligan eta Gascan EHFn errumaniako taldearen aurkako deialdian egon zen, Ligan Xixonen debutatzeko. Lehengo astean Porriñoren aurka partida ez zegoen argi eta ez zuen aukerarik izan baina Teneriferen aurka bai. Lehen zatian Vizueteri penalti bat gelditzen saiatu zen eta bigarrenean zortzi minutu izan zituen, hiru geldiketa eginez eta bost gol jasoz. Cioca errumaniarrari egindako geldiketa batek bankillo osoa altxatu zen zumaiarrari txalo egiteko eta Lacturale Bera Bera jubenil mailako atezainari irria atera zitzaion.

Maitane Etxeberriaren lesioa, Arrudarena denboraldi hasieran eta Castellanosena orain Ruiz de Gauna eta Ainhoa Larrañaga jokalariei lehen taldeko dinamika gertutik jakiteko aukera eman die. Halere, burubelarri beste helburutan daude. Ruiz de Gauna, euskal ligako senior taldearekin hiru jardunaldi faltan, sailkapenean bosgarren gelditzeko asmoa dute lauko finala jokatze aldeera. Ainhoa Larrañaga, bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldearekin ere Euskadiko txapelketako lauko finala du helburu eta horretarako Bidebietan Errotabarri eta Elgoibar gainditu behar dute donostiarrek.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores