Bera Bera

Select your language

Lortu du helburua SUPER AMARA Bera Berak. Lau baja garrantzitsuak izan arren, erasoan nola jokatu behar den erakustaldia eman du Balonmano Salud Tenerife aise gainditzeko (40-27, 20-15 atsedenaldian) eta hiru asteko etenaldira lau puntuko abantailarekin iritsi da.

Erasoak nagusi izan dira defentsen aurrean. Salud Tenerifek Bojicic pibotearekin partidari eutsi dio eta SUPER AMARA Bera Beran Arrojeria, Fernandes eta Cardoso bikain aritu dira partidaren kontrola bereganatuz.

Minutuak pasatu ahala, gipuzzkoarren defentsa nagusitu da, Arruda jokoan sartu da geldiketak eginez, SUPER AMARA Bera Berak korrika egiteko aukera izan du eta joku geldoan ere hutsuneak aurkitu ditu Teneriferen defentsan. Ondorioz, 20-15 atsedenaldira.

Bigarren zati hasiera erabakiorra izan da 4-1 partzialari esker.

Ondoren, Ainhoa Larrañaga atezainak minutuak izan ditu eta June Ruiz de Gaunak bere lehenengo gola sartu du SUPER AMARA Bera Berak.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 40, Balonmano Salud Tenerife 27

SUPER AMARA Bera Bera 40 (20+20): Arruda, Cardoso (12, 3p), Arrojeria (4), Menéndez (2), Pizzo (2), Boada (2) eta Gil (3) –hasierako zazpikoa- Fernandes (5), Terés (4), Arderius (1), Moreno (3), A. Etxeberria (1), Ruiz de Gauna (1) eta Larrañaga (o.a.)

Balonmano Salud Tenerife 27 (15+12): Sánchez, Fernández (1), Fortuna, Cioca (2), Bojicic (4), Cazanga (4), Márquez –hasierako zazpikoa- Rein (1), Vizuete (10, 7p), Kofler (4), Coello (1) eta Attingre (o.s.)

Epaileak: Oyarzun eta Zaragueta, nafarrak

Kanporatuak: Arrojeria eta Pizzo Super Amaratik eta Fortuna Salud Tenerifetik

Partzialak: 5-3, 7-5, 10-9, 14-10, 17-11, 20-15 –atsedenaldia- 25-16, 30-18, 32-20, 35-22, 37-24 eta 40-27

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores