Bera Bera

Select your language

Partida garrantzitsua bihar larunbatan SUPER AMARA Bera Berak jokatuko duena Bidebieta (18etan) Balonmano Salud Tenerife taldearen aurka (Raúl Oyarzun eta Aritz Zaragueta, nafarrak) hiru asteko etenaldira lau puntuko tartearekin iritsi nahi duelakoan.

Tenerife jaitsiera postuak saihesteko borrokan dabil eta O Porriñon eta Rincón Fertilidad Málaga lortutako bi garaipenak arnasa eman die, izan ere, egun hiru puntuko tartea ireki du galizarekiko eta Zubileta Evolution BM Zuazorekin puntu bat. Ondorioz, premiarik gabe, Salud Tenerifek lasaitasunez ekingo dio lehiari. Irene Sánchez galizarra, Marfil Kostako Attingre etorri berriarekin eta Robles gaztearekin osatze du atea. Angolako Cazanga eta Fortuna alboko jokalariek erasoan aukerak sortzen dituzte, Vizuetek, Bojicic pibote serbiarrak, Cioca zentrala edo Kofler austriarrak aprobetxatzen dituztenak. Hegaletan, Rein, Coello eta Márquez minutu guztien jabe Peña, Oliveira eta Jaén lesionaturik daudelako.  

Imanol Álvarezek, bestalde, Silvia Arderiusen berri ona du Conservas Orbe BM Porriñoren aritu zirenetik, hortaz, berrito ere zerrendan izango dira Ainhoa Larrañaga eta June Ruiz de Gauna.

SUPER AMARA Bera Berak Elcheren aurkako partida erabakiorra –apirilaren 4an Carrúsean-, lau puntu aldearekin iritsi nahi du.

Azkenik, klubak ohartarazi du Bidebietan sartzeko arazoak izango direla Inauteriak direla eta. 16,45etan sarrera nagusia itxiko denez, ondorioz lehenago eta garraio publikoan iristea eskatu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores