“Partida finalerdi gisa hartu behar dugu Elcherekin finala jokatu nahi badugu lau puntuko aldearekin” adierazi du SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek, Balonmano Salud Tenerife taldeak Bidebieta bisitatuko baitu larunbatean (18etan).
Lehenengo itzuliko partidarekin zerikusia ez duen neurketa espero du Ermuko entrenatzaileak. Balonmano Salud Tenerifek “plantilla indartu du, beheko postuak saihestu ditu eta goiko aldean egoteko taldea du”. Izan ere bi garaipen erreskadan lortu ditu Conservas Orbe BM Porriño eta Rincón Fertilidad Málagarekin eta Rocasarekin berdinketa. “Goi mailako jokalariak ditu, arriskutsua da” ohartarazi du. Izan ere, Salud Tenerife Stepahia Oliveira eta Angolako hiru jokalari fitxatu ditu, atezaina eta alboko bi, Cazanga erreferentzia bihurtu delarik.
“Guretzako, partida hau erabakiorra da Elxera lau puntuko aldearekin iritsiko garelako. Konzentraturik irten behar dugu, finala balitz bezala” dio Imanol Álvarezek.
SUPER AMARA Bera Berak Conservas Orbe BM Porriño hartu zuen O’Mullony eta internacionalik gabe. “Eta larunbatean, antzera: Cesáreok ez du jokatuko, Maitane %95ean ezta ere eta Arderius, aldiz, bai”. Cazangaren jaurtiketa eta pibotearekin duten lotura kezkaturik, mezu garbia du Álvarezek: “mugimenduen mekanismoa oso landuta izan behar dugu”. Bere ustez, gakoa defentsan dago “indartsua, baloia lapurtu nahi duena aurkarian akatsak areagotzeko, ezin garelako atzean gelditzu, jokua oztopatu behar diegu”. Balonmano Salud ahulezia defentsan omen dago, gol gehien jaso duen taldea delako. “Orain jokalari fisikoak ditu eta atezaina bolada onean dago”, halere, bere ustez “baliabideak ditugu jaurtiketak egiteko”.
Imanol Álvarezek uste du partida “erabakiorra izango da hiru asteko etenaldia dugulako” eta SUPER AMARA Bera Berak Elxera egingo du bidaia, aste honetan Conservas Orbe taldearen aurka O Porriñon jokatuko duena.