Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Conservas Orbe BM Porriño taldearen aurka 500. garaipena lortu zuen pasa den larunbatean, 1990-91 denboraldian debutatu zuen mailan. Jokatu dituen 745 partidetatik donostiarrak nagusi izan dira %67an, hau da, hiru norgehiagoketatik, bitan.

Gipuzkoarrak azpitxapeldunak izan zirenetik bataz bestekoa igo egin da, 2011-12tik alegia. Geroztik, 223 partida jokatu ditu eta 194 irabazi, zortzi berdindu eta 21, galdu. Hortaz, %87ko garaipenak, hain zuzen.

Eta hori aurrenekoa kostata iritsi zela, hamaikagarren jardunaldira arte itxaron behar izan zuten. Bidebietan izan zen, 1990eko abenduaren 2an Universidad de Valladolid taldearen aurka (30-22). Corteblanco-Meyba Bidebieta gisa liga hamargarren amaitu zuen 14 puntuekin.

Garaipen boladarik handiena 2015ko azarotik 2017ko urtarrila arte izan zen, 31 guztira. Bidebietan Rocasarekin galdu eta hurrengo jardunaldian A Guardan, Bera Berak 18 partida jarraian irabazi zituen 2015-16 denboraldiko liga eskuratzeko eta 2016-17an lehenengo itzuliko partida guztiak gainditu zituen -13-. Bolada hori Valladoliden amaitzeaz gain, selekzioarekin Arrojeria eta Alicia Fernández lesionatu ziren selekzioarekin Ligak eta Kopak ihes egiteko.

Entrenatzaileak

Guztira 12 entrenatzaile izan ditu Bidebietako taldeak ligako partidaren bat zuzentzen. Bederatzi gizon: José Luis García, Javier Fernández, Javier Iraeta, Mario Hernández, Txomin Izeta, Jorge Dueñas, José Luis Villanueva, Aitor Etxaburu eta Imanol Álvarez eta hiru emakume: Reyes Carrere, Tati Garmendia eta Montse Puche.

Ligan garaipen gehien lortu dituena Reyes Carrere  izan zen (176) hiru boladetan: 1999-2002, 2004-06 eta 2007-13. Ondoren, Montse Puche (76: 2015-2018) eta Imanol Álvarez, gaur arte 56: 2013-14 eta 2018-19 denboralditik).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores