Bera Bera

Select your language

Ligan lortzen duen 500. garaipenak zapore gazi-gozoa utzi du, batetik, SUPER AMARA Bera Berak sendo jarraitzen duelako Guerreras Iberdrola ligan, partidari hasiera ona eman dionez tartea kudeatzen jakin izan du punturik urratzeko aukeren siniste falta izan zaion Conservas Orbe BM Porriñoren aurka (27-22).

SUPER AMARA Bera Berak partidari hasiera bikaina eman dio, defentsan Saenzen jaurtiketak oztopatu dituelako eta kontraerasoan azkar atera delako Gil eta Cardosorekin.

Partidak bajen eragina izan du bi taldeengan. Castellanos, O’Mullony eta Maitane Etxeberria, batetik eta Cesáreo eta Arderius jokatu gabe utzi nahi izan du Álvarezek. Ondorioz, Ruiz de Gauna sartu da deialdian eta hasierako zazpikoan Pizzo eta Terés erdian, Arrojeria eta Boada babestuta eta hegaletan, Gil eta Cardoso eta Arruda atezain.

Conservas Orbe BM Porriñon Alba Dapena izan da baja. 4-0 atzetik egon arren, Conservas Orbe norgehiagokari heldu dio desabantailarei eutsiz baina erasoan hutsuneak aurkituz. (17-12).

Bigarren zatian, akatsak nagusi. Ruiz de Gauna gazteak debuta egin du Guerreras Iberdrola ligan Cardosori atsedena emanez baina ez du zorterik izan iritsi zaizkion bi baloietan.

Pizzok ardura hartu du erasoan (42’: 21-14) baina Saenzen kanporaketa Conservas Orbe BM Porriñok aprobetxatu du Soraia Lopes eta Hernándezen bidez. SUPER AMARA Bera Bera lau gol sartu ditu bigarren zatiaren erdialdean eta Imanol Álvarezek partida gelditu du.

Orduan Esther Arrojeria agertu da Emma Boadarekin ondo konponduta taldeari arnasa emanez. Halere, Conservas Orbe BM Porriñok estututu du Espiñeira galdu arren. Soraia Lopesen hiru golekin (55’: 24-21) gerturatu da baina Boadak hutsunea ikusi du eta Fernandesek partida erabaki du (27-22).

Hortaz, partida ez oso txukuna SUPER AMARA Bera Berarena eta Balonmano Elchek Liberbank Gijón gainditu zuenez zazpi jardunaldietako ligaxka jokatuko dute elkarren aurka.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 27, Conservas Orbe BM Porriño 22

SUPER AMARA Bera Bera 27 (17+10): Arruda, Cardoso (5), Arrojeria (6), Terés (1), Boada (2), Pizzo (7) eta Gil (3) –hasierako zazpikoa- Menéndez, Fernandes (2), A. Etxeberria (1), Moreno, Ruiz de Gauna. Deialdian: Arderius, Cesáreo, Larrañaga (o.a.).

Conservas Orbe BM Porriño 22 (12+10): Ayelén, A. I. Cerqueira, Hernández (5), Espiñeira (1), Campo (2), Saenz eta Fernández (3) – hasierako zazpikoa - Suaré (3), Alonso (1), Andrea Dapena (1) Samartin, Santomé, Dos Santos (1), B. Cerqueira, Lopes (5) eta Otero (o.a.).

Epaileak: Huertas eta García (andaluziarrak)

Kanporaketak: Pizzo Super Amara Bera Beratik eta Hernández eta Saenz Conservas Orbe Porriñotik

Partzialak: 4-1, 8-4, 12-6, 14-9, 15-10, 17-12 –atsedenaldia- 18-13, 20-14, 21-16, 23-17, 24-21 eta 27-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores