Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da gaur oraindik Liberbank Gijón taldearen aurkako garaipena dastatzen baina ohartaraziz “larunbateakoak -Bidebieta 18etan-, Conservas Orbe BM Porriño taldearen aurka garrantzi bera du bi puntu direlako”.

Halere, bere taldeak Xixongo La Arena kiroldegian egindako partidaz gustora dago “etxean galdu gabe zegon talde baten aurka eta bi puntura gelditzeko aukera zuena”. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Liberbank Gijón sei puntura utzi du eta average alde. Ermuko entrenatzaileak onartu du “moralki bultzada bat izan zen, jokalari guztiek egin zuten ekarpen interesgarria eta horrek konfiantza ematen digu”.

Conservas Orbe BM Porriñoren aurka plantilla osoaren partaidetza ezinbestekoa izango da Castellanos eta O’Mullony –bizkarren araroak dituela- baja izango dira eta Imanol Álvarezen asmoen artean Maitane Etxeberria –bizkarra kargaturik- erreserbatzea eta Cesáreo eta Arderius ahalik eta gutxien.  

Halere, “ez ditugu aitzakarik nahi”. “Gertatzen diren gauzak dira eta beste batzuk minutu gehiago izango dituzte, espero dugu aukera ondo aprobetxatzea” gaineratu du.

SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan bi partida jarraian izango ditu Conservas Orbe BM Porriño eta Balonmano Salud Tenerife taldeen aurka, jaitsiera postuak saiheste ari direnak. “Lehen itzulian Liberbank Gijónen aurka oso partida ona egin genuen baina O Porriñon baloi asko galdu genituen” gogorarazi du Álvarezek. Horregatik, “konzentrazioa” eskatu dio bere taldeari. Conservas Orbe BM Porriñoren inguruan “ez nuen espero hain beheran ikustea, puntuak adierazten duten baino talde hobea dute baina ez dituzte atera. Badaki zer egin behar duen baina ez ditu jokaldiak ondo amaitzen”. “Gure maila emanez gero, 60 minutuetan, gainditzeko talde zaila gara, are gehiago Bidebietan” amaitu du entrenatzaileak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores