Asteburu honetan Kopako bigarren faseko itzulera partidak ospatu dira ondorio argi bat utzi duena, egun Guerreras Iberdrola ligako aurreneko zortzi taldeek Alhaurín de la Torre hirian elkar ikusiko dute apirilaren 24tik 26ra bitartean.
Hortaz, Rincón Fertilidad Málaga antolatzailea eta SUPER AMARA Bera Bera egungo txapeldunekin batera izango dira Liberbank Gijón, Elche, Mecalia Atlético Guardés, KH7 BM Granollers, Rocasa eta Aula Alimentos de Valladolid.
Larunbatean jokatu ziren itzulera partidak ez zuten sorpresarako betarik utzi, hau da, faboritoak nagusitu ziren berriro, gehienak aise. Kanporaketa estuena Aula Alimentos de Valladolid eta Zubileta Evolution BM Zuazoren artekoa izan zen (59-51).
Kadete taldeekin batera Malagako 40.000 biztanle dituen hirian izango dute hitzordua apirileko azken asteburuan. Zozketari begira, oraindik zehazteke, baldintza bakarra da Rincón Fertilidad Málaga eta SUPER AMARA Bera Bera bi zerrendaburuak izango direla, hau da, finalean baino ezin dira elkarren aurka aritu.