Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Euskal Kopako finalerako txartela eskuratu du Zarautzen bertako Aiala Zarautz (21-40) gaindituta.

Imanol Álvarezek norgehiagoka aprobetxatu du minutuak banatzeko jokalarien artean. O’Mullonyk, bizkarrean mina hartuta, eta minutuak pilatuta dagoen Cesáreok ez dute jokatu. Horrez gain, frogak egin dituzte, 5-1 defentsan aritu dira lehenengo zatian. Hasieran Boada aurrean jarrita Terés, Pizzo, Etxeberria erdian eta Arrojeria eta Gil hegaletan.

ikus argazkiak

Bera Berako jokalari ohi Andrea Zalduak ireki du partida baina defentsak, Arruda atepean -14 geldiketa- eta kontraerasoak Etxeberriarekin tartea segituan ireki dute. Zarauztarraren lehenengo lerroari asko kostatu zaio donostiarraren defentsa gainditu eta abiaduari esker finalerdia lehenengo zatian bideratu zegoen (9-20).  

Álvarezek bi talde egin ditu defentsan 5-1 mantenduz, Arderius aurrean jarrita, erdian Ainhoa Etxeberria, Fernandes eta Menéndez eta Moreno eta Cardoso hegaletan. Urresti pibotean arazo gehien sortu die.

Bigarren zatian, Castellanos atepean, 6-0 defentsa eta Dos Santosentzako minutuak, sekulako gola sartu duena hasi eta berehala. Halere, nobedadea izan da Álvarezek kanpoko zazpi jokalariekin aritu dela 10.  minutuz geroztik.

Zaldua izan da ardura hartu duena –lau gol- Arruti hegalaria eta Oregui zentralarekin batera –hiru gol-. Aiala Zarautzek aurreneko minutuei eutsi die baina minutuak pasatu ahala abantaila handitzen joan da Moreno, Boada, Gil eta Cardosoren golei esker.

SUPER AMARA Bera Bera orain aurkariaren zain egongo da, izan ere, martxoaren 13an ospatuko baita bigarren finalerdia Ermuan Errotabarri eta Zubileta Evolution Zuazoren artekoa eta finala, abuztuan.

Fitxa:

Aiala Zarautz 21 (9+12): Aldalur, Artola (1), Oregui (4), Permach (2), Zaldua (5), Agirrezabalaga (1) González-Chavarri –hasierako zazpia- Arruti (4), Furundarena (1), Barros (1), Urbitarte, Urresti (2) eta Aginaga (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 40 (20+20): Arruda, Etxeberria (4), Arrojeria, Terés (3), Boada (6), Pizzo (2) y Gil (5) – hasierako zazpia - Menéndez (5), Cardoso (7), Arderius, Fernandes (1), A. Etxeberria (2), Moreno (4), Dos Santos (1), Castellanos (o.a.). Deialdian: Cesáreo.

Epaileak: Elordui eta Burguera.

Partzialak: 1-3, 2-6, 3-9, 6-13, 7-17, 9-20 –atsedenaldia-  10-22, 12-24, 13-28, 15-31, 19-35 eta 21-40

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores