Emaitzak ez du adierazten Bidebietan gaur arratsaldean gertatutako. 34. minutuan Helvetia Alcobendas bigarren aldiz jarri da aurretik (13-14) eta SUPER AMARA Bera Berari defentsan estutu behar izan du, korrika egin ondoren, partida irabazi (30-16) eta lau puntuko aldea mantendu Elche eta Liberbank Gijón taldeekiko.
Partidari ondo heldu dio SUPER AMARA Bera Berak Boadak hiru gol eginda eta ostean Etxeberria eta Arderius gehituz. 8-3 alde zuela, Patricia Encinas agertu da. Atezainak ez dio ondo heldu partidari hasieran baina Verónica Cuadrado lasaitu du eta gelditzen hasi da madrildarra, bere taldeak ere korrika egiteko aukera izan du eta Francés eta Holgado usurbildarra asmatu dute ate aurrean.
Imanol Álvarezek partida gelditu behar izan du. Defentsari esker SUPER AMARA Bera Berak berriro tartea ireki du kontraerasora Cardoso eta Sara Gilekin (12-8). Cristina Cabezak hutsartea eskatu du, donostiarrak baloiak galtzen hasi dira eta Encinasen geldiketei esker atsedenaldira iritsi da norgehiagoka berdinduta (12-12).
Bigarrenean Marina Gonzálezek aurretik jarri du Helvetia Alcobendas. SUPER AMARA Bera Berak defentsa lan oparoan egin behar izan du eta baloiak lapurtuta eta Arrudaren geldiketak medio, Imanol Álvarezen jokalariek kontraerasona eta joku geldoan hamabi minutuetan 10-0 partziala lortu dute Cardoso, Arrojeria eta Cesáreo gol politak utzi dituztelarik partida (23-14) apurtzeko.
Imanol Álvarezek minutuak banatu ditu, Terés barne, eta bigarren partida jarraian bigarren zatian lau gol besterik ez duela jaso.
Ondorioz, bigarren itzuliari ondo heldu zaio Bidebietan, lau puntuko aldea mantentzen dira Liberbank Gijón eta Elchereki eta zazpi Mecalia Atlético Guardésekiko. Datorren asteburuan atsedena du SUPER AMARA Bera Berak Kopako final-zortzirenak direlako eta tentuz prestatuko du otsalaren 22an Xixonen jokatuko den partida.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30, Helvetia Alcobendas 16
SUPER AMARA Bera Bera 30 (12+18): Castellanos, Etxeberria (4), Arderius (4), Menéndez (1), Pizzo, Boada (4), Gil (2) –hasierako zazpiz- Cesáreo (4), Cardoso (5), Fernandes (1), O’Mullony, Arrojeria (3), Moreno (2), Terés eta Arruda (o.a.). Deialdian: Ainhoa Etxeberria
Helvetia Alcobendas 16 (12+4): Encinas, Holgado (3), Minciuina (1), Andreu, Francés (2), Palomo (2), Cardador (1) –hasierako zazpia- Fernández, González (1), Bartolomé, Polonio (2), Moreno (1), Morales (1), Llopis (2) eta Yaryes (o.a.).
Epaileak: Izquierdo –EAE- eta Roy –nafarra-.
Kanporatuak: Cesáreo Super Amaratik eta Palomo eta Polonio Helvetia Alcobendasetik
Partzialak: 3-1, 7-3, 8-4, 9-7, 11-8, 12-12 –atsedenaldia- 13-14, 17-14, 20-14, 24-15, 27-16 eta 30-16