Bera Bera

Select your language

Aurtengo denboraldia hasi baino lehenago klubek eta Euskal Eskubaloi Federazioak Euskal Koparen sistema aldaketa onartu zuten. Hortaz, finala abuztuan ospatuko da eta kanporaketak denboraldian zehar, ondorioz, asteazkenean  SUPER AMARA Bera Berak finalerdia jokatuko du Aiala Zarautzen aurrean (Aritzbatalde, 19,30etan).

Egungo lehiaketa sistemari helduta, Zilarrezko mailan diren bost euskal taldeak: Aiala Zarautz, Kukullaga Etxebarri, Errotabarri Ermua, San Adrián eta Basaurik kanporaketak jokatu behar dituzte finalerdietara bi txartel lortze aldera, non Guerreras Iberdrola ligan diren SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo bat egiteko.  

Irailean, zarautarrek Kukullaga kanporatu zuten (60-58) bi partidetara; Errotabarri, aldiz, San Adrián eta Basauri baino gehiago izan zen hiru taldeek egindako ligaxakn. Zozketak gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko lehiak utzi zituen, hortaz, klubek horrela erabakita, SUPER AMARA Bera Berak Zarautz bisitatuko du asteazkenean otsailaren 12an (19,30etan) eta beste finalerdia Ermuan jokatuko da martxoaren 13an.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores