SUPER AMARA Bera Berak bigarren itzuliko sei partidak ikusi ahal izateko abonamendu berezia atera du. Hortaz, helduek 40 eurotan ikusgai izango dituzte etxeko norgehiagokak, gazteek (10-16 urte) eta jubilatuek, 20 euro eta eskubaloia familian sustatze aldera 80 eurotan bi heldu eta bi gazte sar daitezek. Osatu formularioa
Gipuzkoarrek lau puntuko aldea dute Liberbank Gijón eta Elche taldeekiko eta bost Mecalia Atlético Guardésekiko. Guerreras Iberdrola liga amaitzeko gelditzen diren 10 partidetatik, sei Bidebietan jokatu behar ditu, horregatik, Donostian puntuei eutsita erabakiorra izan daiteke ligako titulu berri bat lortzeko.
SUPER AMARA Bera Berak Helvetia Alcobendas hartuko du larunbatean, otsailak 8 Bidebietan (18etan). hurrengo partida etxean Conservas Orbe BM Porriñoren aurka izango da otsailaren 29an eta jarraian, martxoaren 7an Bidebietan agertuko da Balonmano Salud Tenerife. Apirilaren 18an KH7 BM Granollers hartuko du eta Kopa ostean, maiatzean Donostian izango dira Rocasa eta Mecalia Atlético Guardés, kanariarrak hilaren 9an eta galizarrak, 23an denboraldiari amaiera jartze aldera. Partida guztiak 18etan izango dira, azkena izan ezik, 19etan ordutegi bateratua delako. Halere, litekeena da telebistak eskaturik maiatzeko partidaren bat aldatzea.
El coste de las entradas no varía, es decir, 10 euros para los adultos y cinco euros para jubilados y jóvenes.