SUPER AMARA Bera Berak gaur eguardian finkatutako helburu bikoitza betetzea lortu du, batetik jokuari jarraipena eman Zubileta Evolution BM Zuazo (16-29, 12-15 atsedenaldian) gainditu ahal izateko eta Liberbank Gijón eta Elche taldeekiko tartea handitu, egun lau puntukoa delarik.
Halere, emaitzak ez du ondo adierazten SUPER AMARA Bera Berak egin behar izan duen lana Lasesarretik puntuak lortzeko, donostiarrentzat pista erakargarria. Lehenengo zati amaierak eta bigarrenaren hasierak Zubileta Evolution piztu dituzte baina donostiarren defentsarekin topo egin du eta, ondoren, Arruda atezainarekin.
Izan ere, hasieratik SUPER AMARA Bera Bera lan egiteko asmoarekin agertu da Barakaldon. Castellanos, atepean, Cesáreo eta Pizzo erdiko defentsan kokatu dira Etxeberria eta Arrojeria ondoan eta Arderius eta Gil, hegaletan. Piboteak ireki du lehia, ondoren Pizzo erasoan ordezkatzen zuen O’Mullonyk gola gauzatu du eta Hernándezek sei metroetan gol egin arren, Zuazok sartzen zituen baloi ugari lapurtu ditu gipuzkoarren defentsak. Gilek eta Arderiusek –dominatzaile- aurreneko abantail inportanteak lortu dituzte (9’: 2-6).
Imanol Álvarezen taldean bikaitarren lehenengo lerroa kontrolpean izan du, Fernández-Agustí eta Begiristainen ahaleginak egin arren, halere, Etxeberria, birritan kontraerasoan tartea ireki dute, Hernándezen kanporaketa ere ondo aprobetxatu du SUPER AMARAk eta Joseba Rodríguez ‘Jaito’k partida gelditu du (17’: 4-11).
June Loidi eta horren ostean Oihane Manrique sartu ditu Zuazoko entrenatzaileak taldeari arnasa emanez, markagailuean ere igarriz, bat gutxiago izanda ere. Imanol Álvarezek ere aldaketak egin ditu, Fernandes, bi golekin, tarteari eutsiz, halere, atsedenaldira iritsi aurretik bosgarren gola egin du Loidik derbia erabat irekiz (12-15).
Bigarren zati hasieran SUPER AMARA Bera Bera aukera garbiak izan ditu tartea irekitzeko baina Cesáreoren hasierako gola ostean Maddi Aallá atezaina edo zutoinekin topo egin du zazpi aldiz. Ondorioz, bizkaitarrak saiatu dira tartea murrizten baina donostiarren defetsak estu hartu ditu Loidi eta Hernández, baloiak ikusi ez dituena, eta Arruda gaindiezina zen.
Epaileek bi taldeak aztoratu ditu, González de Garibayk hiru goletara utzi du taldea, Cesareo kanporatu dute baina Arderius, penaltiz, Aallá gainditu du. Etxeberriaren kontraerasoan lortutako golarekin (41’: 14-18) abantaila areagotu du SUPER AMARAk bizkaitarren etsipenerako. Arrudak geldiketak egiten jarraitu du –%75ª -, Cesáreok pibotean sartu du marcaba eta Zuazok derbia gelditu arren, hiru gol jaso ditu ostean, Ainhoa Etxeberria pibotean, eta Moreno eta Pizzo kontraerasoan (46’: 14-22) neurketa bideratzeko. Imanol Álvarezek aldaketak egin ditu Cardoso eta O’Mullonyk gol ederrak lortu dituzte eta minutuak pasatu ahala abantaila handitzen joan da.
Ondorioz, bigarren itzulia garaipenarekin ireki du SUPER AMARAk, Liberbank Gijón eta Elche lau puntura utziz eta Mecalia Atlético Guardés bostera, Guerreras Iberdrola ligan tarte erabakiorra ireki dituzten lau taldeak.
Fitxa: Zubileta Evolution BM Zuazo 16, SUPER AMARA Bera Bera 29
Zubileta Evolution BM Zuazo 16 (12+4): Aallá, Erauskin (1), Fernández-Agustí (2), Hernández (1), Sánchez (1), Begiristain (2) eta Velasco –hasierako zazpia- De Andrés, Encina, Loidi (5), Barros, Manrique (2), González de Garibay (2) eta González (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 29 (15+14): Castellanos, Etxeberria (5), Pizzo (2), Cesáreo (4), Arderius (5), Arrojeria eta Gil (3) –siete inicial- O’Mullony (3), Cardoso (2), Fernandes (2), Boada, Menéndez, A. Etxeberria (2), Moreno (1), Dos Santos eta Arruda (o.a.)
Epaileak: Sánchez eta Escoda (kataluniarrak)
Kanporatuak: Hernández, Barros eta Encina Zuazotik eta Cesáreo eta Fernandes SUPER AMARAtik
Partzialak: 1-2, 2-6, 4-9, 6-12, 8-13, 12-15 –atsedenaldia- 13-16, 14-17, 14-20, 15-24, 15-26 eta 16-29
Argazkia: Zubileta Evolution BM Zuazo