Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaile Imanol Álvarezek eta Alba Menéndez kapitainak Guerreras Iberdrola ligaren lehen itzulian egindako balorazioa egin dute “ontzat” emanda “dagoen parekotasuna kontutan izanda”, izan ere, berdinketak edo gol bateko aldea eman da 22 partidetan.

Ermuarrak positibotzat jo du egindako lana “bi puntu bestetik ez ditugulako bidean utzi eta iaz galdu genuen pistetan aurten irabazi dugu”. “Horrela hobeto gaude” onartu du. Bestetik, Alba Menéndezek dio “partida zailetan puntuak lortu ditugu” halere ohartarazi du “sailkapena alde batera utzita gure jokua hobeto dezakegu”. Egoera honetan egotea espero zuen galdetuta –lidergoan hiru puntuko aldea Elcherekin eta lau  Liberbank Gijón eta Mecalia Atlético Guardesekin- kapitainak erantzun du “goiko aldean egon nahi dugu beti” eta adierazi du “abantaila izatea ona da baia ez da erabakiorra”. “Ezin gara erlaxatu, tartean pentsatzen badugu edozein lekuetan puntuak utziko ditugu” azpimarratu du.

Zentzu honetan, Imanol Álvarezek onartu du “erregulartasuna falta zaigu, partidako une zailak identifikatu eta saihestu”. Eta berretsi du “oraindik defentsan eta erasoan hobetu dezakegu, abantaila emango diguna lesioak errespetatuz gero”. Bere esanetan, bigarren itzulian “parekotasuna izango da nagusi”. “Partida zailak izango ditugu baina gainontzeko taldeek ere bai. Maratoian gaude, guztia eginda dagoela pentsatzen badugu arazoak izango ditugu” amaitu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores