SUPER AMARA Bera Berak jokatu dituen 660 minutuetatik, Guerreras Iberdrola ligaren 11 partidetan, Sara Gil 406 minutu izan da pistan, Imanol Álvarezek gehien erabili duen jokalaria.
Aurreneko partida galdu zuen Gilen ondoan ageri dira Esther Arrojeria (393 minutu) eta Maitane Etxeberria (392). Ondoren Elisabet Cesáreo (375), Silvia Arderius (360), Merche Castellanos (351), Manuela Pizzo (338) eta Emma Boada (318). Bost ordu pistan eman dituztenak dira hauek, gainera zazpikoa osatuko luketeena, defentsa-erasoan Pizzorekin ordezkatuz, argentinarra defentsan gehiago aritu delako.
Zortzi jokalari hauen ondoren Alba Menéndez (290) eta Renata Arruda (281) –aurreneko laurak galdu zituen- ageri dira eta jarraian Adriana Cardoso (230) eta Mirene Moreno (211). Aurreneko bi partidetan baja izan zen Mariane Fernandes (163) eta Nekane Terések pilatu zituena lau partidetan (149). Ainhoa Etxeberriak (116) gehiago jokatu du azken neurketatean eta abenduaz geroztik O’Mullony agertu da (111 minutu).
Golei dagokionez, Sara Gil dago zerrenda buruan 68 gol sartuta orain arten jokatutako 16 partidetan: 48 Ligan, 4 Superkopan eta 16 EHF Cupean. 2018ko abenduan debutatu zuen kataluniarrak –igandean itzuliko da Lasesarrera- gutxienez gol bat sartu du jokatu dituen 41 partidetan. Adriana Cardosok 55 norgehiagokara igo du marka, 2017ko urriaz geroztik. Brasildarrak 67 gol egin ditu aurten, 600 goleko langa gainditu du. Bera Berako golegile nagusien artean zortzigarrena da (607 gol) eta aurretik Alba Menéndez du (666).
16 partida kontutan hartuta, Gil eta Cardoso ostean, Cesáreo (55) eta Boada (52) ageri dira, Pizzo (43), Arrojeria (42), Arderius (34), Maitane Etxeberria (31), Menéndez (27), Fernandes (25), Terés (18), Moreno (12), Ainhoa Etxeberria (5), Arruda (2), Dos Santos (1) eta Evelyn Briones (1). Ligan lehen itzulian: Gil (48), Cesáreo (38), Cardoso (36), Boada (33), Pizzo (32), Arrojeria (29), Arderius (24), Menéndez (19), Etxeberria (18), O’Mullony (13), Fernandes eta Moreno (11), Terés (9), Ainhoa Etxeberria (4), Dos Santos (1) eta Arruda (2).