Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola liga igandean iritsi zen lehiaketako erdira Aula Alimentos de Valladoliden garaipena estuarekin Balonmano Salud taldearen aurrean. Partidarik galdu ez duen SUPER AMARA Bera Bera lider da eta hiru puntuko aldea du bigarren postuan bakarrik gelditu den Elcherekiko.

Orain arte jokatutako hamaika jardunaldiek ligak duen parekotasuna agerian utzi dute, etorkizunerako pistak eman ditu eta talde bakoitza kokatu du bigarren itzuliari begira, asteartean bertan martxan jarriko dena Málagan, Rincón Fertilidad taldeak KH7 BM Granollers hartuz. Challenge Cup dela eta –kataluniarrek eta Mecalia Atlético Guardések parte hartuko dute kanporaketa honetan-, jardunaldia aurreratuko da, asteazkenean A Guardan Elche A Sangriñan agertuz.

2019-20 liga erabat aldatu da 12 taldeekin, izan ere, jardunaldi bakoitza erabakiorra bihurtuz. Guerreras Iberdrola ligaren lehenengo itzuliak sailkapena hiru zatitan banatu ditu, titulua helburu duten SUPER AMARA Bera Bera, Elche, Liberban Gijón eta Mecalia Atlético Guardés taldeek tartea dutelarik. Europako hiru lekuak ere hispide izango dituzte lau talde hauek Rocasa eta Málaga adi egon arren. Txapelduna eta Rincón Fertilidad puntu gehiegi galdu dituzte. Eta jaitsiera postuak saihesteko, Zubileta Evolution Zuazok arnasa hartu du Balonmano Tenerife, Coservas Orbe Porriño eta Helvetia Alcobendasekiko.

Gipuzkoarrek 22 puntuetatik 20 eskuratu ditu, bederatzi garaipen eta bi berdinketa eskuratuz, bat azken segunduan llortua Gascan eta bestea gola jasota amaieran. Elche eta Mecalia Atlético Guardésen aurka izan dira berdinketak Gascan (25-25) eta A Sangriñan (23-23). Imanol Álvarezen jokalariek garaipen bikainak lortu zituzten Liberbank Gijónekin –hirugarrena-, Rocasaren aurka –Kanarietan- eta Rincón Fertilidad Málagaren aurrean. Eta nagusitasuna erakutsi zuen Alcobendas, O Porriño eta Tenerifen, eta Granollersen Pizzori esker azken unean irabzi zuen.

Lesioei dagokionez, Arrudak aurreneko lau partida galdu zituen, Terés baja da urriaren erdialdetik eta O’Mullony abenduan beragertu zen.

Ondorioz, bihar bertan ligako bigarren itzuliari hasiera emango zaio, guztia oraindik erabakitzeke. SUPER AMARA Bera Berak Lasesarreri egingo dio bisita igandean, hilaren 2an (ETB, 12,10ean) eta otsailaren 8an Helvetia Alcobendas izango da Bidebietan.

Baikor izateko argudioak egon badaude, izan ere, iazko ibilbidearekin konparatuz gero, hau da, pasa den denboraldian partida berdinak kontutan hartuta, SUPER AMARA Bera Berak bost puntu gehiago ditu aurten: Granollersen eta Alcobendasen irabazita –iaz galdu-, A Guardan berdinduta –iaz galdu-, Aula Bidebietan gaindituta –iaz berdindu- eta Elcherekin puntu banaketa etxean –SUPER AMARA iaz biak eskuratu zituen-.

Hiru puntuko alde ona izan arren, gipuzkoarrak pista zailetan arituko dira bigarren itzulian: Barakaldo, Xixon, Elx, Valladolid eta Málaga; etxean, aldiz, Helvetia Alcobendas, Conservas Orbe BM Porriño, Balonmano Salud Tenerife, KH7 BM Granollers, Rocasa eta Mecalia Atlético Guardés bisitari izango dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores