Jakina da Mecalia Atlético Guardés gainditzeko A Sangriña infernuan gauza asko ondo egin behar dira eta ahalik eta minutu gehien. SUPER AMARA Bera Bera une askotan burutu du zeregina baina ez denbora osoan, ondorioz, lortutako berdinketa ona da (23-23), azken segunduetan jaso arren.
Guardés etxean mendean hartzeko hasiera onak baino gehiago behar delako. Eta azken minutuetan hortzak estututa, puntu bat urratu dute.
Partida hasiera zoragarria izan da SUPER AMARA Bera Berarentzat, Eli Cesáreorekin lotura lortuta sei metroetan eta tartea irekinz (11’: 4-8). Erasoan baloia leku batetik bestera mugitzen zen eta defentsak galizarren lehenengo lerroa estutu du. Horrez gain Arruduak geldiketa onak egin ditu eta SUPER AMARA Bera Berak korrika egiteko aukera izan du.
Cesáreo eta Pizzo erdian, Etxeberria eta Boada –gero Menéndez- ondoan eta Arderius eta Gil hegaletan, Arruda atezain.
Pradesek partida gelditu du jokalariak lasaitze aldera eta pazientziarekin ekin dio Mecalia Atlético Guardések partidan berriro sartuz, tartea bost goletara iritsi arren (16’: 5-10). Halere, SUPER AMARA Bera Bera jokalarien errotazioak taldean desoreka sortu du, baloiak nonnahi galtzen hasi dira eta Guardések partida sei minutuetan berdindu du, 6-1 partzialarekin.
Bigarren zati hasieran, SUPER AMARA Bera Berak defentsa lekua hartu du, baloiak lapurtuz eta berriro markagailuan nagusi izan dira gipuzkoarrak. Cesáreo –zortzi gol- Cardoso eta Menéndez, kontraerasoan abantaila lortu dute hasi eta berehala (36’: 13-16). Aurreneko zatiko gidoia errepikatu da baina. SUPER AMARA Bera Berak ez dio jarraipena eman jokuari eta Kanarietan eta Málagaren aurrean bezala, hiru penalti huts egin ditu. Pizzok eta Cardosok huts egin duten bitartean, Guardések bost gol sartu ditu, 14-17tik 19-17ra pasatuz zortzi minutuetan.
Partida erabat aldatu da. Guardés eroso zegoen erasoan, hegaletatik ondo sartuz edo pibotearekin lotura lortuz. SUPER AMARA Bera Berak ez zituen garbi ikusten erasosak. Aurreneko zatian gaizki egon arren, O’Mullony gol batera utzi du taldea eta kontraerasoan berdindu du lehia (20-20).
Defentsak estutu du Guardés joku geldora eramanda Cesáreok berdindu du bost minutu falta zirela (21-21). Bufornek sekulako gola sartu du baina jarraian Gilek erantzun du, Camposi oztopatu diote jaurtiketa eta Arderius barneraketa batean era bikainean sartu du. Bravok postearekin topo egin du baina azken minutuan SUPER AMARA Bera Bera ez da gai izan jokaldi on bat gauzatzen, Guardések bai ordea eta Lorena Pérezek ez du hutsik egin.
Hortaz, puntu aberatsa A Sangriñan lortutakoa liga irabazteko favorito hauen artean lau puntuko aldeari berretsi diolako SUPER AMARA Bera Berak.
Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 23, SUPER AMARA Bera Bera 23
Mecalia Atlético Guardés 23 (12+11): Carratú, Urban, Buforn (2), Sempere (2), Gómez, Campos (7) eta Pérez (6) –hasierako zazpikoa- Santiago (2), Mazza, Descalzo, Da Silva, Barbosa, Bravo (4) eta Ezbida (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 23 (12+11): Arruda, Etxeberria, Arderius (3, 1p), Cesáreo (8, 1p), Boada (2), Arrojeria eta Gil (4) – Pizzo (1p), Menéndez (1), O’Mullony (3), Fernandes, Cardoso (1), Moreno, A. Etxeberria eta Castellanos (o.a.). Deialdian: Dos Santos
Epaileak: Alfredo Arcos eta Óscar García (madrildarrak)
Kanporatuak: Gómez Guardésetik eta Menéndez Super Amara Bera Beratik
Partzialak: 3-3, 4-7, 5-9, 7-10, 9-11, 12-12 –atsedenaldia- 13-15, 15-16, 19-16, 20-19, 21-20 eta 23-23
Gertaerak: Eli Cesáreok Guerrera Iberdrola saria jaso du