Bera Bera

Select your language

Azken orduko zorigaiztoko gertaeren bat ezean, Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria bijar ostirala, A Guardan 200. partida SUPER AMARA Bera Berarekin beteko dute Mecalia Atlético Guardésen aurka A Sangriñan (21etan).

Esan daiteke bizitza paraleloak dituztela Arrojeriak urbete lehenago debutatu arren. Usurbiletik etorri zen euskal ligan nabarmenduta eta lehen taldearekin entrenatu eta bigarrenarekin jokatzeko asmoaz iritsi zen Bidebietara. Vero Cuñaren lesio larria dela eta lehen taldeko ateak ireki zitzaizkion, Reyes Carrere Elxeko deialdian sartu zuen –partida galdu zuen Bera Berak- eta hurrengo astean -6. Zenbakiarekin- debutatu zue Gascan Valentziaren aurka (42-23), besteak beste, Eli Pinedo, Libe Altuna, Darly Zoqbi, Matxalen Ziarsolo, Cardoso, Elorza, María Núñez eta Eider Rubio zirela (Menéndez baja izan zen). Hurrengo denboraldian azken honek erabiltzen zuen 3. zenbakia bereganatu zuen gaur arte. Halere, denboraldi horretan Arrojeriaren ibilbidea ez zen luzaro jo, izan ere, bi partida baino ez zituen jokatu - Castro Urdialesi Bidebietan sartu zion lehen gola- eta Ezkurdia lagun izan zen (sei partida eta lau deialdi). Ligako lehenengo titulua gertutik bizi izan zuten biek.

Arrojeriak 146 partida jokatu ditu Ligan, 21 Kopan, 28 europan eta lau Superkopa. Eta 500 goleko langa gainditu ere: 392 Ligan, 52 Kopan, 62 Europan eta zazpi Superkopan. Usurbildarrak 2017. Urte ia osoa galdu zuen Espainiako goreneko selekzioarekin martxoan Errumanian lesio larria jasan zuelako. Jokatzen hasi zenetik, 78 partida jarraian jokatu ditu.

Bi jokalarien arteko ezberdintasuna da Maitane Etxeberriak Kopako fase final guztiak jokatu dituela eta Arrojeria 2017koa galdu zuela; horrez gain, Usurbildarrak ligako partida gehiago ditu.

16 urte zituela Imanol Álvarezek Maitane Etxeberria debutarazi zuen Lasesarren BM Zuazoren aurka eta pistan sartu ahal, gola egin zuen lezotarrak. Kadeteetan nabarmentzekoa zen bere kalitatea eta jubeniletan aritu gabe, Libe Altuna erretiroa hartuta, Etxeberria taldeko bigarren hegalaria postuan kokatu zen Adriana Cardosorekin batera. Hurrengo jardunaldian, Bidebietan ahozabalik utzi zuen zalegoa, izan ere, horietako askok ez zuten 15. zenbakia zeraman jokalaria ezagutzen eta harrituta utzi zituen Porriñori sei gol sartuta bigarren zatian. Aldez aurretik, Superkopako zerrendan izan zen Gascan, jokatu gabe, eta bere lehenen deialdia ligan A Sangriñan izan zen.

Etxeberriak ligako 142 partida jokatu ditu, Kopako 24, Europako 28 eta bost Supercopa –Arrojeriak Guadalajarakoa galdu zuen-.

Biek asko eskertu zuten Bera Berak Txapeldunen ligako multzoen fasea jokatu izanak, ligan minutuak izan zituztelako. Arrojeriak 19 urte zituen eta Etxeberriak oraindik 16 urte zituela Vardar indartsuaren aurrean jarri ziren, orduan bertan ziren, besteak beste, Lekic, Begoña Fernández, Radicevic, Leynaud, Pineau… edo Larvik historikoa, Nora Mork, Loke, Edin Hammerseng edo Koren Riegelhuth, besteak beste… Etxeberriak bost partida jokatu zituen, gol bat egin zuen Larviken eta Arrojeriak, lau neurketetan Leynaud penalti batean gainditu zuen eta Larviki ere egin zion bat Gascan.

Urte horretan, Alcobendasen egin zuten Kopari esker junior mailako selekzioak deitu zien biei. Eta jarraipena izan dute horren ostean. Maitane Etxeberriak bi Mundial jokatu ditu eta Japoniatik Zilarrezko dominarekin etorri da.  

Gazteak izan arren, Alba Menéndez eta Adriana Cardosorekin batera dira SUPER AMARA Bera Beraren denboraldi gehien dituztenak eta proiektuaren zutabene nagusienetarikoak dira.

Argazkia: 2013ko urrian, Etxeberriaren lehenengo partida Bidebietan (Juan Antonio Garaikoetxea)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores