Bera Bera

Select your language

Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da bi mezu azalteko, batetik, SUPER AMARA Bera Berak lau puntuko aldea izan arren “partida interesgarria da tarte gehiago irekitzeko” eta, horretarako, taldeari eskatu dio “burua hotz” izan dezala eta “finkatutako planari eustea partidako zatirik handienean”.

Asteburuko atsedenaldi ostean, ermuarrak ondo ikusten du taldea. “Ondo iritsiko gara, partida ona egiteko irrikan gaude, iazko porrotak utzitako arantza kentzea aldera”. A Sangriña “pista zaila da” eta Imanol Álvarezek ez du iazkoa errepikatu nahi.

Mecalia Atlético Guardés taldearen inguruan galdetuta, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak dio “talde ona da, goruntz datorrena, goiko aldean kokatuta eta entrenatzaile ona duena”. A Sangriñari buruz “etxekoentzat onuragarria eta kanpoko taldearentzat motibagarria da, jendea gainean dagoelako”.

Bere ustez, Guardésen indargunea “talde lana da”. “Transizio urtea izango zela zirudien –jarraitu du- baina Pradesen lan onari esker talde sendoa lortu du, zer egin behar duen ondo dakiena eta datuek eta puntuek bide zuzena daramala diote”. Horregatik, dio “sailkapenean bigarren izanda eta partidak dituen berezitasunengatik puntuak lortzeko pizgarria da”. “Irabaziz gero, tartea zabalduko genuke Elcherekin batera gure atzetik dagoenari eta partida zaila badaere oso interesgarria da, irabazteko asko dugu” gaineratu du.

Zentzu honetan, Imanol Álvarezek uste du “gure ezaugarria kontutan izanda, defentsan sendotasuna behar dugu eta arrakasta izatekotan dena errazago egingo luke” dio.

Ohartarazi du taldea, baina. “Partidak 60 minutu irango duela jakin behar dugu, zailtasuna izango dugula une batzuetan, horregatik, buru hotz mantendu behar dugu eta partidako planari heldu ahalik eta denbora genuen. Hori guztia egiten badugu oso talde gogorra gara”, nahiz eta gaineratu “pista horretan hori dena egitea askoz zailago da, zaleak gainean ditugulako eta Guardesen joku estiloagatik ere bai”. Horregatik, berretsi du, “burua hotz mantendu eta minutu bakoitza adi egon”.

Bere aburuz, “Guardesek gehiago du jokoan”. “Orain arte eroso sentitu dira, orain liga irabazteko taldeen artean dago eta honek ardura gehiago ematen dizu” azaldu du.

Eta gehiegizko konfidantza baztertu du. “Ezin dugu erlaxaturik jokatu. Oraindik lehen itzuliko azken partida da, liga ez da ostiralean amaituko, jakin behar dugu bi puntuak beharrezkoak direla beste pistetan galtzeko arriskuan dugulako”.

SUPER AMARA Bera Bera A Guarda ostegun goizean abiatuko da Autocares Davidekin, Nekane Terésen bajarekin. A Sangriña entrenatuko da arratsaldean eta ostiral goizean, partida 21etan hasiko baita (streaming).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores