SUPER AMARA Bera Berak urtarrilaren 24n, ostiralean (21etan streaming), zortzigarren norgehiagoka jokatuko du Mecalia Atlético Guardésekin A Sangriñan, donostiarrentzat pistarik zailenetariko, non zazpi partidatik hiru baino ez dituen irabazi.
Azken urtetan, A Sangriña eta Huerta del Rey pistetan hiru aldiz amore eman behar izan du, Carrúsean eta Telde, birritan. Guardésekin ibilbidea berdinketa batekin hasi ziren donostiarrak (25-25), Reyes Carrere zuzendari 2012ko irailean, Danimarkan jokatu zuen Txapeldunen Ligako atariko ostean. Halere, hurrengo bi neurketak irabazi zituen Imanol Álvarez (16-23) eta Montse Puche (20-26) entrenatzaile. Madrildarrak hurrego bi partida galdu zituen. 2015-16 denboraldikoa (25-20) ligan bigarren partida jarraian galtzea suposatu zuen -2011n maiatzean izan zen azken aldia- Rocasarekin galdu baitzuen Bidebietan. Gipuzkoarrak ligatik urrun zirela zirudien baina 18 garaipen jarraian lortuta Rocasa gainditu zuten gol average delakoari esker.
Hurrengo urtean, SUPER AMARA Bera Berak 2017ko Kopa atarian bisitatu zuen A Sangriña Arrojeria eta Alicia Fernández lesio larriak zituztela eta Marta López eta Patri Elorza ere baja zirela. Partidan Maialen Múgicak ere lesio larria jasan izan zuen eta gipuzkoarrek average delakoari eutsi besterik ez zuten egin (24-21). Guardés ligako txapelduna izan zen partida guztiak irabazteaz gain, SUPER AMARA Bera Berak Telden galdu zuelako.
Hurrengo denboraldian markagailuak adierazten duen baina garaipen argiago lortu zuen (21-22), Aramendia (7 gol), Cardoso (4) eta Arrojeria (3) protagonista. Bidebietan Málagarekin aise galduta abiatu zen A Sangriñara SUPER AMARA Bera Bera eta bertan hamar garaipen boladari hasiera eman zion Barakaldon azken jardunaldian liga berretsiz.
Imanol Álvarez hirugarren aldiz bisitatuko du A Sangriña, partida ofizialean. Ohorezko mailan egin zuen debuta ermuarrak A Guardan 2013-14 denboraldian (16-23), Eli Pinedo (9 gol), Ana Martínez (6) eta Patricia Elorza (4) protagonista. Jokatu ez arren, bertan ziren Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria, honentzako ligan bere aurreneko deialdia. 2018ko irailean Etxeberria –behatza apurtuta- eta Arderius –oraindik ez du SUPER AMARA Bera Berarekin A Sangriñan jokatu partida ofizialean – baja zirela, SUPER AMARA Bera Berak (28-24) galdu zuen, gol gehien eman den neurketan.
Ondorioz, estadistikei erreparatuz, 24 gol baino gutxiago jasoz gero, gipuzkoarrek asko irabazita izango dute ostiralean.
A Guarda: Emaitza Entrenatzailea Lorpenak
2012-13: 25-25 Reyes Carrere Hiru tituluak
2013-14: 16-23 Imanol Álvarez Hiru tituluak
2014-15: 20-26 Montse Puche Liga
2015-16: 25-20 Montse Puche Hiru tituluak
2016-17: 24-21 Montse Puche Azpitxapeldunak
2017-18: 21-22 Montse Puche Liga
2018-19: 28-24 Imanol Álvarez Azpitxapeldunak