SUPER AMARA Bera Berak asteburua libre du Kopako final-zortzirenak saihestu dituelako egungo txapeldun gisa, ondorioz, larunbatean ospatuko diren joaneko partidak lasai ikusiko ditu. Aitzitik, San Sebastián egunean Errenteriko udal kiroldegian burutuko du entrenaldia 11,30etatik aurrera.
Hortaz, Tanborrada bai, baina justukoa. Donostiako instalakuntzak itxita egonda, Errenteriako udalak SUPER AMARA Bera Berari kiroldegia utzi dio ordu t’erdiko saio irekia betetze aldera, ondorioz, edozein pertsona gerturatu daiteke bertara.
Imanol Álvarezek A Guardan jokatuko duen ostiraleako partida asko zaindu nahi du. Mecalia Atlético Guardés lau puntura dago eta donostiarrek A Sangriñan galtzen badute sailkapena estutuko litzateke. Aitzitik, gipuzkoarren garaipen batek lehen itzuliaren amaieran sei puntuko aldea irekiko luke galizarrekiko. Taldeak ostegunean autobusez bidaiatuko duenez, San Sebastián eguna jai eman izan balu, Imanol Álvarezek bidaia egin aurretik bi egun baino ez zituen partida prestatzeko. SUPER AMARA Bera Berak A Guardara iritsi ahala ostegunean entrenatuko da eta ostiral goizean, partida 21etan hasiko baita.