Urtarrilaren hasieran Kantabrian ospatutako Lurraldeen arteko Estatuko txapelketa ostean, Espainiako Eskubaloi Federazioak kadete eta jubenil mailetako 42 jokalari deitu ditu Sierra Nevadako Goreneko Errendimenduko Egoitzean teknifikazio jardunaldiak burutze aldera Carlos Viver hautatzaileak zuzenduko dituenak.
Urtarrilaren 23tik 29ra burutuko den konzentrazioan 2002, 03, 04 eta 2005ean belanauldietako jokalariak deituta daude. Horien artean, Malen Morandeira (2002ko urrikoa), Lacturale Bera Berako alboko jubenila, euskal ligan ondo jokatzen ari dena eta Euskadirekin nabarmendu da Kantabrian. Jardunaldietara beste gipuzkoar bat deitu dute, Ugazi Manterola (2004ko azarokoa), Zarautz KEko kadete mailan dagoena eta Euskadirekin brontzea eskuratu zuena Estatuko txapelketan.
Morandeira da jubenil mailako EAEko jokalari bakarra. Nagusi dira Andaluzia, Catalunya eta Madril launa jokalariekin, horrez gain, Valentzia (2), Kanariar Uharteak (2), Galiza (2), Asturias (1) eta Nafarroa (1) osatzen dute zerranda. Urnietarrak gainkarga du eta jardunaldi honetan ez du jokatuko.
2004 eta 2005eko belaunaldietan, EAEtik hiru: Gipuzkoa (1) eta Bizkaia (2), Nafarra (2), Catalunya (6), Andaluzia (3), Gaztela Mantxa (2), Madril (2), Valentzia (2) eta Kantabria (1).