SUPER AMARA Bera Berako pibota internazioanal Elisabet Cesáreo 10. Jardunaldiko ‘Guerrera Iberdrola’ saria eskuratu du, Espainako Federazioko web orrialdea botu gehien jaso duen jokalari izan delako.
Cesáreoren ekarpena erabakiorra izan zen larunbatean Bidebietan Rincón Fertilidad Málaga gainditzeko. Arderiusen pase ugari jaso zituen pibotak, goletan edo penaltietan gauzatzen zituenak. 45 minutu jokatu zituen Cesáreok, zortzi jaurtiketetatik sei gol sartu zituen horien arten bi penalti (hiru jaurti zituen) eta defentsan ere aipatzeko lana egin zuen Isaura Fernández de Almeida pibote brasildarra gelditzeko.