Bera Bera

Select your language

2011. urtez geroztik Bera Berak urteko aurreneko partida ligan irabazi du eta gaur Bidebietan ohiturari jarraipena eman dio Rincón Fertilidad Málaga aise gaindituta (33-23). Garaipenari esker SUPER AMARA Bera Berak líder jarraitzen du lau puntuko aldea duela Elche eta Guardesekiko, Rocasa eta Porriño mendean hartu dituztenak.

ikus argazkiak

Korrika egiteko aukera izan duenean SUPER AMARA Bera Bera Fernandes brasildarraren ate aurrean jarri da. Gil, Boada eta Arderiusek gola egin dute eta aurreneko partzialean (3-1). Halere, Boadak aldakan kolpe hartu du eginda barneraketan eta, saiatu arren, pista utzi behar izan du bere ordez Fernandes sartuz. Isaura eta María Pérez gazteak gerturatu dute Rincón Fertilidad baina saiakera hor gelditu da. Fernandes, O’Mullony eta Sara Gilek tartea ireki dute berriro, Suso Gallardo saiatu da aurreneko lerroa aldatzen, Marta Vidal atezaina sartuz baina Cardosok hegaletik gol egin du eta Cesáreo erakustaldiarekin hasi da (19’: 12-7).

Borgesek arnasa eman dio bere taldeari, Imanol Álvarezi ordea errotazioa ere ondo atera zaio Arrojeria, Ainhoa Etxeberria eta Pizzorekin. Atsedenaldirako aldapa behera zegoan partida (17-10).

Bigarrenean, Rincón Fertilidad Málaga abiadura eman nahi izan dio neurketari gipuzkoarren erdiko defentsa zigortze aldera Esperanza López eta Estela Doiro hizpide. Halere Arderiusek erakustaldia eman du Cesáreo eta Sara Gilekin loturak lortzen eta kataluniarrek asmatu dute, 6-2 partziala, sei minutuan.

Esperanza Lópezek ez zuen etsitzen nahiz eta SUPER AMARA Bera Bera joku geldoan ere egin beharrekoa argi zuen. Abantaila haman golen aldean kokatu da eta entrenatzaileek minutuak banatu dituzte jokalari guztien artean.

Ondorioz, garaipen garrantzitsua SUPER AMARA Bera Berarentzat Rocasaren aurkako garaipena ahaztuta duela frogratzen duena, bere bideari jarraitzeko asmoa duela gehiegizko konfidantzarik gabe. Orain Elche eta Mecalia Atlético Guardés bigarrenak dira lau puntura eta hurrengo jardunaldia interesgarria izango da A Sangriñan jokatuko duelako urtarrilaren 24an –datorren astean Kopako finalzortzirenak jokatuko dira-.  Liberbank Gijón bost puntura gelditu da etxean Zubileta Evolution Zuazorekin berdindu duelako eta Rocasa –Carrúsean galdu du- eta Rincón Fertilidad Málaga, zazpira kokatzen dira.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 33, Rincón Fertilidad Málaga 23

SUPER AMARA Bera Bera 33 (17+16): Arruda, Etxeberria, O’Mullony (3), Cesáreo (6, 2p), Arderius (6), Boada (1) eta Gil (7) –hasierako zazpikoa- Menéndez (2), A. Etxeberria (1), Fernandes (1), Cardoso (1), Pizzo (3, 2p), Arrojeria (2), Moreno eta Castellanos (o.a.). Deialdian: Dos Santos

Rincón Fertilidad Málaga 23 (10+13): Fernandes, S. López (5), E. López (4), Fernández de Almeida (2), Doiro (4), Pérez (3) eta Dos Santos (1) –hasierako zazpikoa- Borges (3), Rojas, Castell, Gómez, Sánchez, García, Martín (1) eta Vidal (o.a.)

Epaileak: Jorge Escudero eta Jesús Escudero (kantabriarrak)

Kanporatuak: Fernandes (2) SUPER AMARAtik eta Doiro, Rojas (2), eta E. López Rincón Fertilidadetik

Partzialak:  3-1, 6-4, 9-6, 12-7, 14-9, 17-10 –atsedenaldian- 20-13, 24-14, 26-18, 29-20, 31-22 eta 33-23 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores