Lacturale Bera Berako bost jokalari izango dira Euskadirekin Kantabrian 2020ko urtarrilaren 2tik 7ra bitartean burutuko den Selekzioen arteko Espainiako txapelketan.
Yanis Aguado, kadete mailako atezaina eta Euskal ligan lidergoan diren beste lau jokalari: Ainhoa Larrañaga atezaina; Leire Arrizabalaga eta Malen Morandeira alboko jokalariak eta Izaro Mujika, eskuin hegalaria.
Estatuko txapelketari Santanderreko La Cantábrica izeneko pistan ekin dio Euskadi kadete selekzioak. Ostegunean, urtarrilak 2, egingo du debuta Galizarekin 17,30etan. Ostiralean, 13,30etan Gaztela Leoi izango du aurrean eta urtarrilaren 4n, larunbata, Andaluzia. Aurreneko hiru selekzioek final-laurdenetarako txartela lortuko dute.
Jubeniletan, Espainiako Kopan parte hartuko du Euskadik. Ostegunean egingo du debuta Kantabriarekin (13,30etan), ostiralean Murtzia izango da aurkari (9,30etan) eta larunbatean Errioxa (13,30etan). Partida guztiak, José María Pereda kiroldegian. Garaipenak lortuz gero, Estatuko txapelketarako borronkan egon daiteke Euskadi.