Gesalagako txistorra eta kroketak eta Okelaneko Txuletako tarta frogatu dituzte gaur goizan Guerreras Iberdrola ligarako bueltan, izan ere, Aula Alimentos de Valladolid izango baita larunbatean abenduaren 21ean 19etan Bidebietan.
Izan ere, azaroaren 6tik ez duela SUPER AMARA Bera Berak ligan jokatzen, Granollersen izan zen orduan partida amaitzeko hiru segundu falta zirela Pizzok sartutako golarekin etenaldira iritsi da. Hortaz, jokalariak gosetuta daude Bidebietan entrenatzen gelditu direnak eta, are gehiago María Prieto O’Mullony larunbatean debutatuko duelako.
“Lehiaketa hasiko da, dibertigarriena” adierazi du bere agerraldian O’Mullonyk, Aula Alimentos de Valladolid taldeohiaren aurka “berriro jolasten hasteko modu polita”. Belauna osatzeko bizi izan duen prozesuaz galduta, Zamorako alboko jokalariak pozik dago. “Entrenatzen lehenengo astean kezkatuta nengoen baina belaunak erantzun dit, ahaztuta daukat eta lagunartekoak serio hartu ditut”. Gazteen laguntzari esker: Ainhoa Larrañaga, Castillo, Bermejo, Ruiz de Gauna, Momblona, Sarriegi, del Campo, Morandeira eta Mujika, SUPER AMARA Bera Berak Tolosa Eskubaloiako jubenilen aurka bi partida egin ditu –atzokoa goimailako jokalariekin bakarrik-, Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka beste bi eta Merignac Handballekin, bat.
O’Mullony “fichajetzat” har daiteke. “Jokatzeko irrikan nago oso lehiakorra naizelako eta taldeari nire ekarpena eman nahi diot” adierazi du. Aulaz “talde ona da, borrokalaria eta ez du atsedenik emango” onartu du.
Bere ustez etenaldian “ondo entrenatu gara, sasoi onean gaudela uste dut eta emaitza onak lor genezake”. “Titulu guztiak helburu dituen talde batean gaude, partida exijenteak ditugu orain, irabaztea espero dugu eta zalegoa etortzea espero dut” amaitu du.
Imanol Álvarezek ideia berretsi du. “Gazteei esker oso entrenaldi onak egin ditugu. Hemen gelditu direnak ondo iritsiko dira eta Mundialetik datozenak oso osori etorri dira”. Bere ustez lortutako zilarrak “jasotako esperientzi aberasgarriak aprobetxatu behar dira”.
Gesalagari keñu eginda, Imanol Álvarezek uste du “plater indartsuak ditugu berehala eta mahaira gosez iristsiko gara” adierazi du. Mundiala jokatu dutenekin “dosifikatu” hitza erabili du eta “txip mentala aldatzen lan gehiago izango dugu” aipatu du. Horregatik, taldearengan du konfidantza “jokalariek lan ondo egin dutelako, lagunartekoak erritmo aldutan jokatu ditugu eta maila ona eman ere bai askotan”. Aularekin ez da fio “Kopako finalean baino ez genion irabazi iaz, talde arriskutsua da beti, partidan sartzen badira gaizki pasatuko digu baina etxean guk gure egiteko modua ezartzen saiatu behar dugu zaletuen laguntzarekin”.
Argazkian: Imanol Álvarez, Silvia Arderius dominarekin, José Luis Gesalaga eta María O'Mullony