Guerreras Iberdrola ligara astebetera izanda, SUPER AMARA Bera Berak Merignac gainditu du, Frantziako goreneko taldea (34-30, 17-13 atsedenaldian) gaur arratsaldean Bidebietan jokatu den lagunartekoan.
Lehen taldeko jokalariak –Mundialista, Terés eta Fernandes izan ezik- euskal ligako taldekoak –Castillo, Bermejo, Ruiz de Gauna eta Momblona- eta Lacturale Bera Berako jubenilak –Larrañaga, Mujika, del Campo eta Sarriegi-, SUPER AMARA Bera Bera nagusi izan da hasieratik.
Asteazkenea, ateak itxita, Tolosa eskubaloiako jubenil taldearen aurka jokatuko dute eta larunbatean, abenduak 21, 19etan. SUPER AMARA Bera Berak Aula Alimentos de Valladolid hartuko du Bidebietan Guerreras Iberdrola ligako zortzigarren jardunaldiari dagokion partida.
Argazkia: Eskubaloia-Balonmano
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 34, Merignac 30
SUPER AMARA Bera Bera: Bermejo, Castillo, Larrañaga –atezainak- Ruiz de Gauna (2), Menéndez (1), Arrojeria (5), Boada (5), Momblona (1), O’Mullony (11) A. Etxeberria (1), Gil (5), Moreno (3), Sarriegi, Mujika eta del Campo.
Partzialak: 5-2, 9-2, 11-5, 15-8, 15-11, 17-13 –atsedenaldia- 20-15, 25-22, 28-24, 29-25, 31-27 eta 34-30