Espainiako selekzioak igandean emakumezkoen eskubaloiko Mundialeko finala jokatuko du aurreneko aldiz, Norvegia 22-28 gainditu ostean. Japoniako Kumamoto hirian izango da Errusia mendean hartu duen (32-33) Herbereak selekzioaren aurka aurreneko finalerdian.
Partida ikaragarria osatu du Espainiak Munduko talderik onenaren aurka, 2015ean Mundialeko txapelduna, besteak beste. Halere bigarren zati zoragorria burutu dute Carlos Viver hautatzailearen jokalariek.
SUPER AMARA Bera Berak lau jokalari ditu Mundialeko finalean: Maitane Etxeberria, Silvia Arderius, Merche Castellanos eta Elisabet Cesáreo. Etxeberriak historia egingo du, Eskubaloiko Mundialeko finala jokatuko duen lehen gipuzkoarra izango baita. Bejondeizula!