Hungarian 2014ean ospaturiko Eurokopan bezala, SUPER AMARA Bera Berako lau jokalari dominak hizpide izango dituzte Japoniako Kumamoto hirian ospatzen ari den Mundialean. Bihar ostirala (12,30etan) Norvegia izango da oztopoa Mundialeko aurreneko finala jokatze aldera.
Espainiako selekzioak 2014an lortu zuen azken domina nazioartean, bertan Bera Berako Eli Pinedo, Patricia Elorza, María Núñez eta Ana Temprano zirelarik, Montenegro kanporatu zuten finalerdietan eta Norvegia estu hartu zuten finalean.
Oraingo honetan, Maitane Etxeberria, Silvia Arderius, Merche Castellanos eta Elisabet Cesáreo dira Mundialeko finalerdiak bizitzeko aukera ditutena eta, ondorioz, podiumean egoteko.
Etxeberria, bigarren gipuzkoarra finalerdietan
Lortutako arrakasta azpimarratze aldera, Maitane Etxeberria izango da Mundialeko finalerdiak jokatuko dituen bigarren gipuzkoarra izan daiteke. Izan ere, Nely Carla Alberto donostiarra laugarrena izan zen 2009an Txinan eta brontzea lortu zuen Brasilen, Bera Beran zegoen Eli Pinedorekin batera.
Bigarren Mundiala bizitzen ari da 22 lezotarrak, Guerreras taldearekin 36 partidan izan dena eta 58 gol sartu dituena. Japonian ia bi ordu t’erdi jokatu ditu eta hamaika gol egin ditu. Nely Carla Albertok selekzioa 2016an utzi zuen 136 partida jokatu ostean eta 346 gol sartuta, Hungariako Eurokopan zilarra, brontzea Brasilen 2011n eta Londreseko Joku Olinpikoetan. Domina duen beste gipuzkoarra Tati Garmendia da, Espainiak eskuratu zuen aurrenekoa, Mazedonia 2008an zilarra, alegia.