Nafarroako Lerin herriak emakumeez eskubaloi festa antolatu du azaroaren 30ean, larunbaterako, egunean zehar infantil mailako partidak antolatu direlarik eta 18,30etatik aurrera, SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeek lagunartekoa jokatuko da.
Lizarreria bailarako herria da Lerin, bertakoa SUPER AMARA Bera Bera jokalari ohi Leire Aramendia delarik. Bi mila biztanletik behera gertu dauka, 14 kilometrotara, Nekane Terés jaiotako herria, Andosilla, alegia. Zoritxarrez Terés ez da pistan egongo.
La Romaleta kiroldegiak hartuko du, ondorioz, garai hauetako SUPER AMARA Bera Beraren bigarren lagunartekoa, asteazkenen Bidebietan Tolosa Eskubaloiko jubenil mutilen aurkakoa jokatu ostean.
Kasu honetan, Imanol Álvarezek ezin izango du senior mailako jokalariak erabili, Elgoibarren euskal ligako partida garrantzitsua baitute, jubenilak bai ordea, hortaz Ainhoa Larrañaga atezaina, Malen Morandeira, Libe Sarriegi, Izaro Mujika eta June Del Campo.
Lehen taldetik prest dira O’Mullony, Arrojeria, Sara Gil, Ainhoa Etxeberria eta Mirene Moreno, zalantzak, aldiz, Mariane Fernandes, Emma Boada eta Alba Menéndezekin.
Goizeko 11etatik aurrera Lerinen izango dira BM Lizarreria, BM Tafalla, BM Lagunak eta BM River Ega taldeetako infantil nesken taldea. 16,30etan finala jokatuko dutelarik.