SUPER AMARA Bera Bera Bidebietan intentsitate handiko lagunarteko partida jokatu du Tolosa Eskubaloiko jubenil gizonezkoen taldearen aurka, batez ere María O’Mullony eta gazteentzako probetxugarria izan dena.
Japoniako Mundialean zazpi jokalari edukita, Terés meniskoan izandako ebakuntzaz errekuperatzen ari da eta Imanol Álvarezek arriskurik ez du hartu Fernandes, Boada eta Menéndezekin. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera bost jokalari izan ditu prest: Arrojeria, Sara Gil, Ainhoa Etxeberria, Moreno eta O’Mullony. Eta euskal ligako senior taldeko Castillo eta Bermejo atepean, Momblona pibotean, Ruiz de Gauna eskuin hegalean eta Lacturale Bera Bera jubenil taldetik Morandeira albokoa, Libe Sarriegi pibotea, June Del Campo eskuin hegalaria, Izaro Mujika eskuin hegalaria eta Ainhoa Larrañaga atezaina. Emaitza, garrantzi gutxi duena (32-31, atsedenaldian 12-15).
O’Mullony hasierako zazpikoan atera da Arrojeria eta Ainhoa Etxeberria lehenengo lerroan. Tolosako gazteen altuera gainditzeko lanak izan ditu baina bere jokua moldatu du lau gol sartzeko lehenengo zatian. SUPER AMARA Bera Berak ezin izan dio tolosarren lehenengo lerroari eutsi eta tartea ireki dute (6-10). Aldaketak iritsi dira, Imanol Álvarezek Sara Gil central moduan kokatu du –lan ona eginez- baina atsedenaldia, etxekoak atzetik (12-15).
Bigarrenean, Tolosak abantailari eutsi dio Arrojeriak –bost gol- eta Ainhoa Etxeberriak –hiru- hutsuneak aprobetxatu dituzte arte. SUPER AMARA Bera Bera gerturatu da eta O’Mullonyrekin –bost gol, bederatzi guztira- aurretik jarri dira Sarriegi pivotean eta Ruiz de Gauna hegaletik asmatu dutelako. Tarteari eutsi diote Mirene Moreno golari esker.
Ondorioz, emaitzak inolako garrantzirik izanda, froga ona izan da, hiru taldez osaturiko SUPER AMARA Bera Berarentzat. Hiru atezainek 20 minutu izan dituzte, O’Mullonyk ordu erdi baino gehiago, lagunarteko ona Arrojeria, Etxeberria, Gil eta Morenonentzat eta minutuak pilatzen Momblona, Sarriegi, Morandeira, Ruiz de Gauna, Mujika eta Del Campo. Guztiek, gainera, gol egin dute. Larunbatean Lerinen, beste aukera bat. Kasu honetan publikoaren arrean Zubileta Evolution Zuazorekin (18,30etan); hurrengoa, Oñatin abenduaren 5ean (19etan) berriro bizkaiatarren aurka eta abenduaren 13an Frantziako Merignac taldea izango da Bidebietan (16,15etan).
Fitxa
SUPER AMARA Bera Bera 32 (12+20): Bermejo, Ruiz de Gauna (1), O’Mullony (9,2p), Momblona (1), Ainhoa Etxeberria (4), Arrojeria (6), Moreno (1), Gil (4, 3p), Morandeira (2), Mujika (1), Sarriegi (2), Del Campo (1), Castillo (o.s.) eta Larrañaga (o.s.).