Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera hegalari Maitane Etxeberria Japoniako Mundialean izango da, Carlos Viver hautatzaileak 17 jokalarien zerrendan Carmen Martin ordezkatuz.  

Etxeberria, hortaz, será SUPER AMARA Bera Beraren zazpigarren jokalaria izango da azaroaren 30ean hasiko den Japoniako Mundialean. Gipuzkoarrarentzat bigarren Mundiala izango da 2017an Alemanian egon ostean. Eskuin hegaleko jokalariak iazko Europako txapelketa galdu zuen Polonian Txapeldunen Ligako sailkatze fasean behatz batean mina hartu zuelako. Oraingo honetan, Carmen Martin baja izango da ezker oinean duen fasziitis dela kausa eta Japonian kokatuko dute gipuzkoarra non Marta López Bera Berako jokalari ohiarekin postua osatuko duen.

Lezotarra Madrilean da Espainiako selekzioarekin eta Arderius, Castellanos eta Cesáreo taldekideekin batera. Ostiralean Japoniera bidaiatuko Espainiako selezkioak eta azaroaren 30ean egingo du debuta Kumamoton (10etan, hemengo orduan), Errumaniarekin, faboritoeneratiko bat. Hurrengo egunean, ordu berean, Hungaria izango da aurkaria. Hurrengo norgehiagokak Yatsushiron  izango dira 7.00etan: asteartean, hilak 3, Senegalen aurka, asteazkenean Kazajistán izango da aurkaria eta Montenegrorekin amaituko du aurreneko fasea abenduaren 6an. Multzoko hiru onenen artean sartzea da helburua Main Round delakoa jokatu ahal izateko D multzoko onenen artean: Errusia, Suedia, Japonia, Txina, Argentina edo Kongo. Asmoa zera da, gutxienez 2020ko Joku Olinpikoetan egon ahal izateko zortzi onenen artean kokatzea martxoan sailkatze fasea jokatzeko.

Renata Arruda, Adriana Cardoso Brasilekin eta Manuela Pizzo Argentinaren izango dira SUPER AMARA Bera Berako gainontzeko jokalariak Japoniako Mundialean.

Argentinak Munduko txapelketa irekiko duen partida jokatuko du Kumamoto Japoniarekin azaroaren 30ean (15etan, bertako ordutegian). Ondoren, Errusia izango du aurkari abendiaren 2an (15etan, bertako ordutegian), Txina abenduaren 3an (17etan, bertako ordutegian), abendiaren 5ean Suedia (20,30etan, bertako ordutegian) eta hurrengo egunean Kongorekin amaituko du (18etan, bertako ordutegian).

Brasilek, berriz, Yamagan multzo zaila du Frantzia, Danimarka, Alemania, Korea eta Australiarekin. Jorgen Dueñasen selekzioak azaroaren 30ean egingo du debuta Alemaniaren (15etan, bertako ordutegian), abenduaren 1ean Frantzia izango da aurkari ordu berean, hilaren 3an Korea ((15etan, bertako ordutegian), abenduaren 4ean, Danimarka (20,30etan bertako ordutegian eta abenduaren 6an amaiera jarriko dio faseri Australiarekin (15etan, bertako ordutegian).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores