Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeko bi jokalari eta jubenil mailako lau jokalari deitu dituzte Euskadirekin azaroaren 17an entrenaldi saioak burutze aldera.
Maren Del Campo eta Yanis Aguado kadeteak dira, euskal ligan jubeniletan lider den Lacturale Bera Beratik Ainhoa Larrañaga, Izaro Mujika, Leire Arrizabalaga eta Maren Morandeira dira aukeratuak. Kadeteek Barakaldoko Lasesarre kiroldegian burutuko dute saioa 15,30etatik 18rak bitartean Hugo Sánchez eta Mikel Alzaga entrenatzaileen esanetara, Alberto Muñoz eta Eñaut Sánchez jubenil mailako hautatzaileek leku berean 17,30etatik 20ak arte burutuko dute entrenaldia.
Euskal federazioak abenduko zubian partida edo entrenaldiak burutuko dituela adierazi du, besteak beste, jubenil neskek Colindres herrian jokatuko dute Kantabriaren aurka abenduaren 7an, kadeteak, aldiz, Altsasun izango dute hitzordua.