Guerreras Iberdrola ligan Japoneko Mundialak eragiten duen etenaldira líder iritsi da SUPER AMARA Bera Bera, lau taldeekiko hiru puntu aurretik “hasieran sinatuko genukeena” onartu du Imanol Álvarez entrenatzaileak uste duena halare “erasoan eta defentsako jokua hobetu behar dugu”.
“Balorazioa positiboa da emaitzak eta puntuen aldetik, Superkopan lehiatu arren ez genuen asmatu” hasi du bere agerraldia Imanol Álvarezek. “Ligan ikusi den bezala –jarraitu du- partida guztiak dira lehiakorrak eta bat izan ezik guztiak irabaztean asmatu dugu”.
SUPER AMARA Bera Berak hiru puntuko tartea ireki du Rocasa, Mecalia Atlético Guardés, Liberbank Gijón eta Rincón Fertilidad Málaga taldeekiko eta lau Elcherekin. Imanol Álvarezek gogorarazi du etenaldi ostean talde horietako hiru izango direla aurkari lehenengo itzuliari amaiera jartzeko: Aula Valladolid (abendiaren 21ean, Bidebietan); Rocasa (Kanarietan, abenduaren 27an); Rincón Fertilidad Málaga (2020ko urtarrilaren 11n Bidebietan) eta Mecalia Atlético Guardés (otsailaren 1ean, A Sangriñan).
Hiru puntuak gainera iritsi dira azken bi partidetan bukaeran sartutako golei esker. “Taldeak duen fedea eta gauzak egiteko gogoa adierazten dira jokaladi horietan” dio Álvarezek, zentzu honetan, “Ligan berdintasuna da nagusi eta horrela jarraituko du”. “Bost, sei edo zazpi talde daude edozein gainditzeko moduan eta betetzen ari da” adierazi du entrenatzaileak “egoera hauek onak dira guretzako konzentrazioa mantenduz gero, Txapelduna nor den erabakiko duen” dio.
Bere esanetan hiru hilabete hauetan onena “jokalari multzo honek talde gisa hazi egin dela”. “Plantilla bat ez da talde izango lan egiten duen horrek sinisten ez badu eta hiru puntu hauek horren adierazle dira”. Era berean, kritikoa da. “Jokua hobetu behar dugu, batez ere, defentsan”. “Gol gutxien jaso zuen taldea izan arren eta gol gehien egiten duena, zer nolako jokalariak ditugun eta zer egin genezakeen ikusita defentsa hobetu dezakegu”.
Etenaldian, SUPER AMARA Bera Berak lagunartekoak jokatuko ditu non María O’Mullony debutatuko duen, eta Nekane Terés ahalik eta azkarren ondo jartzea da asmoa. Eta lan egin Imanol Álvarezen asmoak ez direlako oraindik bete. “Joku aldetik uste nuen baino bajugo gaude, gehiago emateko gai garelako, errgulartasuna behar dugu eta aztertzu zergatik une batzuetan partidatik ihes egiten dugun”.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak onartu du “hasieran sinatuko genukeen horrelako sailkapena baina puntuko tarteak ezin dute laino bat sortu badugulako zer hobeto eta, era berean, ezin dugu depresioan sartu gauzak guk nahi dugun bezala ez daudelako”.
Carlos Viverrekin 2021 proiektuan egingo duen lanaz galdetuta, Imanol Álvarezek garrantzia kendu nahi izan dio. “Prades eta Cuesta entrenatzaileeek Europako lehiaketa dute eta gustora joango naiz laguntzera”.